![Ostadar Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko du larunbatean](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/20/100875182--1200x840.jpg)
Beasain
Ostadar Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko du larunbateanSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
Ostadar Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko du larunbateanUsurbe antzokia dantzaz eta emozioz beteko da larunbat honetan, abenduaren 21ean, 19:30ean, Ostadar Dantza Taldeak bere ohiko Gabonetako emanaldia eskainiko baitu, baina oraingoan berezia izango da, taldearen 40. urteurrena ospatzeko prestatu dutelako.
Ekitaldia doakoa izango da, eta Euskal Herriko dantza tradizionalen erakustaldi batekin gozatzeko aukera eskainiko die bertaratutakoei. Oholtza gainean, taldeko kide guztiek parte hartuko dute: haurrek, helduek eta Plaza dantzen ikastaroko partaideek. Guztiak musikari taldearen zuzenean jotako doinuekin batera arituko dira.
Ostadar Dantza Taldearen 40 urteko historia ospatzeko, aurten emanaldiak hainbat sorpresa eskainiko ditu. Besteak beste, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jole bizkaitarraren jaiotzaren 120. urteurrena omentzeko koreografia berezi bat estreinatuko da. Halaber, Aitor Álvarez Etxezarreta musikariak espresuki taldearen urteurrenerako sortutako piezak ere aurkeztuko dira, dantza bidez biziaraziz.
Emanaldiaren mezua sakona da: taldeak iragana gogoratuz eta etorkizunari begiratuz ospatu nahi du urteurrena. Herriak Ostadar Dantza Taldeari eskainitako guztia herriari itzultzeko asmoz, elkarlana, elkartasuna eta euskal kultura babestea aldarrikatzen dira. «Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko» dio taldeak, eta hori sustatzeko, elkarrekin dantzan jarraitzea da haien helburua.
Ostadar Dantza Taldea koloreen dantza gisa definitzen da: aniztasuna, komunitatea eta maitasuna uztartzen dituen familia handia. 40 urte hauetan egindako ibilbidea ospatzeko, ikusle guztiak gonbidatuta daude Gabonetako emanaldi berezi honetara. Taldeak ilusioz eta pasioz jarraituko du bere bidea, dantza tresna gisa erabiliz herria bizirik mantentzeko.
Bihar arratsaldean, Usurbe antzokian, iraganaren eta etorkizunaren artean zubi bat eraikiko da dantzaren bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.