Borrar
Mujo eta Altuna, Iturbe eta Elgarrestaren aurkako partiduan. ZABALA
Pala eta pilota partida ugariz beteriko asteburua aurretik

Beasain

Pala eta pilota partida ugariz beteriko asteburua aurretik

Txapelketak aurrera egin ahala, jardunaldi bakoitzeko puntuak beharrezkoak bilakatzen ari dira, eta lehia martxan da

J. ZABALA

BEASAIN.

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:05

Asteburu honetan pala eta pilota txapelketako hainbat partida jokatuko dira Atanotxikin.

Gaur (17:30ean hasita), arratsaldeko lehen partidan, Unai Elortza eta Unai Sanchez bikoteak Mikel Urdangarin eta Eñaut Irastorza izango dituzte aurkari. Ondoren, Ane Etxarri eta Idoia Oyarzabalek Larraitz Goikoetxea eta Idoia Garmendia izango dituzte aurrean. Hirugarren partidan, Txani eta Xanet Imaz, Ion Iturbe eta Beñat Elgarrestaren aurka arituko dira. Jarraian, Ander eta Josu Zufiaurre anaiek Iraitz eta Xanet Mendizabal bikotearen aurka jokatuko dute. Eguneko azken bi partidetan, Jon Zufiaurre eta Jon Zabaleta Gorka Mendia eta Unai Murua bikotearen aurka lehiatuko dira, eta azkenik, Gorka Etxeberria eta Alberto Dominguez Mikel Elustondo eta Iñigo Intxaustiren kontra arituko dira. Bihar, goizean (11:00etan), lehen partida Iñaki eta Aitor Urdangarin anaien eta Harri Herguedas eta Xabier Monreal bikotearen artekoa izango da. Ondoren, Arkaitz Goikoetxea eta Mikel Larrañagak Xabi Cortes eta Luis Garmendiaren aurka jokatuko dute.

Igandean, berriz, 16:30ean, jardunaldiko azken eguneko partiduak jokatuko dira. Lehenik, Julen Ruiz eta Anartz Oiarzabalek Pitto eta Ramon bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, Aitor Martin Urteaga eta Beñat Maizek Manex Urien eta Raul Cordosen aurka jokatuko dute. Hirugarren partidan, emakumezkoen lehian, Leire Otamendi eta Maddi Aiestaran Garazi Mujika eta Libe Jauregiren aurka arituko dira. Ondoren, Gaxan Lekuona eta Joseba Ruiz, Xabier Urteaga eta Aritz Imaz bikotearen aurka lehiatuko dira. Igandeko azken bi partidetan, Iñaki Zabala eta Beñat Verdugok Jokin Narraspe eta Eneko Monreal izango dituzte aurkari, eta asteburuko azken lehian, Mujo eta Altuna bikoteak Andoni Zubeldia eta Imanol Garmendia izango dituzte aurrean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pala eta pilota partida ugariz beteriko asteburua aurretik