Beasain
Santa Ageda bezperako makil hotsek herria jantzi zutenSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
Santa Ageda bezperako makil hotsek herria jantzi zutenSanta Ageda bezpera ospatu zen atzo herrian. Goizaldean, La Salle Beasain ikastetxeko ikasle eta irakasleek, urteroko ohiturari jarraituz, herriko kaleak hartu zituzten tradizioari eusteko. Lehenengo, 10:00etan Erauskin plazan bildu ziren ikasleak, eta bertatik San Martin plazara mugitu ziren, saioari jarraipena emanez. Kaleko saioen ostean, ... 11.00etan, Eguneko Zentroan eta Arangoitin izan ziren, egoiliarrekin abesten. Parte-hartzaileek Santa Agedako kantak abestu zituzten, giro alai eta tradizioz betetako giroa sortuz.
Arratsaldean ere ekitaldi bereziak izan ziren. 19:00etan, kantu erronda antolatu zen Kantujira taldearekin, Dolarea ingurutik abiatuta. Aldi berean, santa eskea egin zen tren geltoki paretik, Maddi eta June Aiestaran ahizpen koplen laguntzarekin. Haiei Izadi Furundarena eta Ma-ddi Otamendi trikiti eta panderojoleek eman zieten musika laguntza. Ekitaldi hauek Loinatz abesbatzak eta Loinatz Musika Eskolako Narama Abesbatzak antolatu zituzten, tradizioa bizirik mantentzeko asmoz eta musika beasaindarrengana gerturatzeko.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.