Borrar

Beasain

Santa Ageda festak ospatuko dira asteburuan Matxinbentan plan ederrarekin

Musika, magia, kirol erakustaldiak eta bertsoak izango dira egitarauaren ardatz gaur hasiko diren jaietan

J. ZABALA

beasain.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:14

Matxinbenta prest dago Loinazko San Martinen omenezko Santa Ageda festak ospatzeko. Jaiek gaur emango diote hasiera eta asteartera arte luzatuko dira, hainbat ekitaldi eta jarduera eskainiz herritarrei. Festak ohiko mus txapelketarekin abiatuko dira gaur, Beheko tabernan. Lehiaketa 22:00etan hasiko da, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, 21:00etatik 21:45era bitartean (30 euro bikoteko).

Bihar, suziriak izango dira festen hasieraren iragarle, eta eguna haurrentzako jolas saioarekin abiatuko da, 16:30ean, auzoko pilotalekuan. Ondoren, 17:30ean, txokolate beroa banatuko da bertaratutako guztien artean. 18:00etan, 'Iago magoak' bere ikuskizuna eskainiko du auzo-eskolako lokalean, eta gauean, bertso-afaria izango da Beheko tabernan, 21:00etan (erreserbak Beheko tabernan edo 943 88 63 15 telefono zenbakira deituta).

Igande goizean, 10:00etan, Beasaingo txistularien kalejira abiatuko da herrian zehar. 11:00etan meza ospatuko da, eta ondoren, mokadutxo bat hartzeko aukera egongo da. 11:30ean, pilota partidak jokatuko dira Beasaingo eta Azpeitiko pilota taldeetako pilotarien artean. Eguerdian, 12:30ean aizkora eta harri-jasotze erakustaldia eskainiko dute Mikel Larrañagak, Joxe Ugarteburuk eta Unai Etxeberria 'Osinalde'-k aizkoran, eta Olaia Esnaolak harriak jasotzen. Itzeder eta Txibilter trikitilariek girotuko dute eguerdia eta bazkalostea.

Santa Ageda eguna ospatzeko, asteartean, meza egingo da 11:00etan, Azpeitiko koruaren laguntzarekin, eta ondoren, mokadutxo bat eskainiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Ageda festak ospatuko dira asteburuan Matxinbentan plan ederrarekin