![Baliarrain: «Gau Beltzarekin euskal kultura birmoldatzea lortzen ari da»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/30/media/cortadas/77583812--1248x758.jpg)
![Baliarrain: «Gau Beltzarekin euskal kultura birmoldatzea lortzen ari da»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/30/media/cortadas/77583812--1248x758.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
AMAIA NÚÑEZ
Baliarrain.
Domingo, 30 de octubre 2022, 00:04
1970 eta 80. hamarkadetan jaiotakoentzat urriaren 31an, bihar, herri askotan ospatuko den Gau Beltza edo Arimen Gaua sorkuntza berria da, Halloween euskalduna. Baina hemen ere horrelako ekintzak egiten ziren XX. mende hasieran, «haurren bihurrikeriatik gertuago, gaur egun den festatik baino», dio Josu Ozaita antropologoak eta 'Itzalitako kalabazen berpiztea: Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa' liburuaren egileak.
Berak eta Jaime Altunak, oraindik antropologia ikasle zirela, hasi ziren jai honen inguruan hausnartzen. «Duela lau edo bost urte hasi ziren Gau Beltza bezalako festak antolatzen. Antropologoak festa eta ohiturak aztertzen ditugunez, ikerketa baterako gai polita iruditu zitzaigun», dio aitortuz «gu txikiak ginenean ez zen horrelako ezer existitzen. Santu Guztien eguna zen hilerrira joatekoa, loreak eraman eta agian familia-bazkaria egiten zena».
Gau Beltza edo Arimen Gaua ekimen berria zen orduan, «uste genuen Halloween zabaltzen ari zela azkenengo urteetan Euskal Herri guztian zehar, herriko haurrak ospatzen hasi zirela», oroitzen du. Horrekin batera, «albiste batzuk sortzen ari ziren adinekok duela hamarkada batzuk kalabazekin jolasten zirela edo kalabazak aurpegi forma eman eta bide izkinetan jartzen zituztela», eta hori guztia aztertzea erabaki zuen. Juan San Martin Eibarko beka irabazi eta horrekin egin zuten ikerketa.
Lan horretan herrietan antolatzen ziren jaiak ezagutu zituzten eta adinekoekin ere hitz egin zuten garai bateko kontuak ezagutzeko. «Ondorio nagusia izan zen udazkenean zehatz, batez ere kalabaza eta arbi garaia zenean, beraiek haurrak zirenean, kalabazak baratzeetatik lapurtu egiten zituztela, hustu, aurpegi forma eman, kandela jarri eta bide izkinetan jartzen zituzten jendea beldurtzeko», azaltzen du, «ez zen festa edo zeozer antolatua, gehiago bihurrikeri moduan. Udazken guztian egiten zen, baina garrantzia gehiago zeukan egun hauetan, urriaren 31 eta azaroaren 1aren inguruan, sinesten zutelako hildakoak etortzen zirela, arimatan sinesten zuten, eta bide iskinean ikustea horrelako aurpegi bat, ba pixka bat beldurgarria zen».
Kalabazak erabiltzearen ohitura ez da Euskal Herrikoa bakarrik eta hainbat herrialdeetan egiten da. «Irlandarrak eta ingelesak Samhain festa zuten eta Estatu Batuetara eraman zituzten», azaltzen du. Estatu Batuen independentziarekin «ikusten zuten behar zutela beraien nortasuna eta beraien identitatea eta Halloween ikusi zuten aukera bat beraien kulturaren parte bilakatzeko eta kohesioa egoteko». Gerora, «globalizazio eta kapitalismoarekin mundu osora zabaldu dena».
Azken urteetan batez ere herri txikietan birsortu da Gau Beltza edo Arimen Gaua. «Herri askotan dauzkate osagai batzuk euskal kulturaren parte izan direnak, adibidez puska-biltzea», aipatzen du. «Adibidez guk Baliarrainen, puska-biltzea egiten dugu Gau Beltzan. Etxez-etxe joaten gara gauez, bertan janaria eskatzera, bakoitzak ematen du bere janaria, xolomoa tomatearekin, tortilla edo bizkotxoa eta gero denok batera jan egiten da. Hori neguko festatan oso ohikoa izan da Euskal Herrian. Inauterietan landa eremuetan egin izan da».
Egun horretan bultzatzen den beste elementu berezia mozorroa da, etxean dituzten arropa eta gauzekin egina. «Gero askotan gaztaina jatea egoten da. Horrek aukera ematen du gaztainak biltzera joateko, ikusteko basoak ematen dituen goxoki diferente batzuk... lehengo ohituratik ikusten ditugun gauza interesgarri batzuk hartu eta gaur egunera berrinterpretatu dira».
Eguneratze horretarako aurretik lanketa bat behar dela aitortzen du. «Hausnarketa bat egiten ez baduzu aurretik, arriskua dauka bihurtzekoa Halloween euskal izen batekin. Egia da herri askotan lanketa bat egiten dela, pentsatuz zergatik, ze jatorria daukan, zer ekintza sartu... baina beste batzuetan ez».
Berak antropologo bezala «interesgarri» ikusten du festa honetan bereziki aurretik lanketa bat egitea, «festa guztiak dauzkatelako balio batzuk, mezu batzuk, eragin batzuk eta horren inguruan zer transmititu nahi den aurretik pentsatzea interesgarria da», aipatzen du. Gainera, azken urteetan izan duen zabalpena begiratuz, «momentu polita, interesgarria da ere bai aztertzen segitzeko eta arrazoiak aztertzeko».
Izan ere, Gau Beltzaren bidez Ozaitaren esanetan «euskal kultura lortzen ari da pixka bat beste formatu edo eskema batzuekin birmoldatzea. Zeren askotan gure ohituratan egiten duguna da baserritarrez jantzi eta horrekin ospatu. Baina Gau Beltzak dauzka beste elementu batzuk erakargarriak direnak umeentzako eta gazteentzako, eta polita da ere bai».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.