YARZA
Jueves, 25 de agosto 2022, 23:57
San Agustin jaiak atzo goizean hasi ziren Berrobin txupinazoarekin. Aurten herriko birramon-aitona direnek piztu zuten suziria eta bakoitzak lore-sorta bana jaso zuen oroigarri. Juanita, Karmen, Ramona eta Manolo egon ziren atzo udaletxeko balkoian herriko birramonen ordezkari gisa. Jarraian, herriko trikitilariak kalejiran atera ziren buruhandiekin eta plazako zein eskolako jolas-parkeak ireki ziren. Bazkalordura arte nahi adina jolas egin ahal izan zuten haurrek eta gazteek. Plazan ur-jolasa zegoen eta frontoian adin guztietarako puzgarriak.
Publicidad
Gaur ostiralean haurrentzako jolasak antolatuko dira goizeko 10:30etik aurrera, eta segidan, astoan ibilaldiak egiteko aukera egongo da. 11:00etan jubilatuen omenezko meza eskainiko da, eta eguerditik aurrera jubilatuentzako hamaiketakoa eta dantzaldia egongo da.
Arratsaldean, 16:00etan areto-futbol txapelketa hasiko da eta herri-merienda egingo da. 19:00etan Eingo musika taldearen kontzertua hasiko da, eta iluntzeko 21:00etan herri-afaria egingo da.
Gauerdian Iratzar taldearekin erromeria egingo da, eta 1:30etik aurrera Verbrothers DJ-en emanaldia gaztetxean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.