Secciones
Servicios
Destacamos
Gipuzkoako Herri Txikietako Liga bere erdialdera iritsi da dagoeneko. Lehen itzulia amaituta, Bidania-Goiazko taldea kokatu da sailkapenaren aurreneko postuan, lehiaketaren hasieratik erakutsitako nagusitasunarekin.
Lehen itzuliko partida guztiak irabazi ditu Bidania-Goiatz taldeak eta, ondorioz, lehia bizia sortu da bigarren posturako. Momentu honetan hiru talde daude hiru puntu eskasetan: Itziar, Leaburu-Txaramako Uzturre eta Ikaztegietako Kutturru. Hiru taldeak berdinduak daude eta emozio handia espero dute ligako bigarren itzulian.
Azken postuan dago Itsasondoko Ijitok taldea, oraingoz partidarik irabazi gabe lehiaketa honetan. Beraien jokoak ere gora egin du eta hemendik aurrerako norgehiagoketan puntuak lortzen saiatuko dira.
Bigarren itzulia astebukaera honetan hasiko da. Gaur ostirala, iluntzeko 20:30ean, Uzturre taldea eta Bidania-Goiatz neurtuko dira Leaburuko pilotalekuan. Igandean, berriz, Kutturru eta Itsasondoko Ijitok jokatuko dute Ikaztegietako pilotalekuan eguerdiko 12:30etik aurrera. Gipuzkoako Areto Futbol Elkarteak (Gael) antolatzen duen Ligaren hamalaugarren edizioa da aurtengoa. Aurten bost talde parte hartzen ari dira eta, lehen aldiz, helduen mailan liga jokatuko da. Talde guztiak elkarren aurka lehiatuko dira, bi itzulitara. Jardunaldiak bi astetik behin jokatzen dituzte. Amaieran, kopa jokatuko da, baina fase honetarako berriko irekiko dute izena ematea, ligarako kanpoan geratu behar izan duten taldeei aukera izateko.
Santa Ageda bezpera
Ohitura den bezala, Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira herritarrak. Koplak entseatzeko hitzordua jarri dute urtarrilaren 30erako, osteguna, 21:00etan Txinkorta eskolan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.