Borrar
Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Liga irabazi du Bidania-Goiatz taldeak. GAEL
Bidania-Goiatz taldeak irabazi du Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Liga

Tolosaldea

Bidania-Goiatz taldeak irabazi du Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Liga

Ligaren baitan ez zuen partida bat bera ere galdu, eta orain Kopa jokatuko dute

Amaia Núñez

Bidania-Goiatz

Martes, 25 de marzo 2025, 20:03

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga amaitu da. Hasieratik gainontzeko taldeek baino maila bat gorago zegoela erakutsi zuen Bidania-Goiazko taldeak eskuratu du txapelketa.

Ligaren baitan ez dute partida bat bera ere galdu bidania-goiaztarrek. Bakarra berdindu du, eta gainerakoak irabazi egin ditu. Bigarren posturako lehia estuagoa izan da. Itziar, Leaburu-Txarama eta Ikaztegietako Kutturru taldeek lortu dituzte, hurrenez hurren, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak.

Joko aldetik, alde txikia erakutsi dute Ligan hiru taldeek. Sailkapena, berriz, Itsasondoko Ijitok taldeak itxi du. Antolakuntzak Ligan egon den maila azpimarratu du, «oso ona izan baita eta goi mailako norgehiagoka asko ikusi ahal izan dira». Era berean, taldeek erakutsitako kiroltasuna nabarmendu du, «oso txartel gutxi ikusi baitira, eta bat bera ere ez gorria».

Liga amaituta, Kopa antolatuko da hemendik aurrera. Lehenengo lau sailkatuek A kopa jokatuko dute eta Itsasondokoak, berriz, B kopan lehiatuko dira izena ematen duten talde berriekin. Izan ere, Ligan parte hartu ezin izan duten taldeek bertan egoteko aukera baitute. Kopako norgehiagokaren berri datozen egunetan zabalduko dute informazio gehiago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bidania-Goiatz taldeak irabazi du Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Liga