Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Txapelketako partehartzaileak Liztormendi bolatokian. A. MAKAZAGA
Zerain: Bolari onenak Liztormendin
Zerain

Bolari onenak Liztormendin

Mikel Arroyo eta Joxe Mari Etxebeste eta Aitziber Ugalde eta Bea Unzue bilakatu ziren Gipuzkoako txapeldun

J. ZABALA

Martes, 7 de febrero 2023, 00:06

Gipuzkoako Binakako Bola txapelketako finala hartu zuen pasa den larunbat goizean Zeraingo Liztormendi bolatokiak. Gizonezkoetan, 10 bikote lehiatu ziren finaleko lehenengo fasean, eta lauk lortu zuten final handirako pasea: Pedro Agirre-Jon Orikain, Mikel Arroyo-Joxe Mari Etxebeste, Unai Lasa-Joxean Lasa eta Egoitz Berasategi-Jokin Izagirre. Arroyo eta Etxebeste izan ziren trebeenak, atzetik, Berasategi eta Izagirre segurarrak izanik.

Emakumezkoetan, berriz, lau bikote aritu ziren lehen fasean, eta final handia, Aitziber Ugalde-Bea Unzue eta Miren Makatzaga-Garbiñe Alustiza artean izan zen. Aitziber Ugalde eta Bea Unzue bilabonatarrak izan dira txapeldunak azkenean, eta Makatzaga-Alustiza bikote zeraindarrak berriz, bigarren postua lortu zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bolari onenak Liztormendin