Borrar
Dokumentaleko protagonistak ere egongo dira emanaldian eta solasaldia egingo da beraiekin ondoren.
'Bularretik Ehundutako Aitortzak' dokumentala eskainiko da asteazkenean

Tolosa Goierri

'Bularretik Ehundutako Aitortzak' dokumentala eskainiko da asteazkenean

Amaia Iparragirre zuzendariarekin eta bost protagonistekin solasaldia antolatuko da emanaldiaren ondoren

Amaia Núñez

alegia.

Viernes, 14 de febrero 2025, 20:22

Otsaileko kultur egitarauaren baitan, 'Bularetik Ehundutako Aitortzak' dokumentala proiektatuko da datorren asteazkenean zinean. Dokumentalak minbiziaren errealitateari ikusgarritasuna eman nahi dio eta bertan, bularreko minbizia izan duten eta pairatzen ari diren Leitzako bost emakumeren testigantzak jasotzen dira. Beraiekin batera, inguruko pertsonen lekukotasunak eta mediku espezialisten iritziak ere agertzen dira. Emanaldia 18:30ean hasiko da, zinean.

Amaia Iparragirrek zuzendu du dokumentala eta protagonistak dira Izaskun Iparragirre Baleztena, Esther Riaño Zabaleta, Edurne Lamuedra Rodriguez, Jaione Zabalo Juantorena eta Edurne Mutuberria Estanga. Zuzendaria eta protagonistak emanaldia egongo dira eta beraiekin solasaldia egingo da amaieran. Egun horretako irabaziak bularreko minbiziaren ikerketara bideratuko dira.

Festetako bilera astelehenean

Festa Batzordea hasi da herriko jaiak antolatzen eta astelehenean, hilaren 17an, bilera irekia egingo du, 17:30ean kultur etxean. Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek edota herriko eragileak bertaratzera gonbidatzen dituzte, elkarrekin ahalik eta egitarau anitzena antolatzea izango delako helburua.

Era berean, bilerara joan ezin dutenek beraien ekarpen edo proposamenak bidaltzeko aukera izango dute kultura@alegia.eus helbidera idatzita, Udal webguneko iradokizunen atalaren bidez edota Alegia App gailu mugikorretarako aplikazioan, Udalarekin harremanetan jartzeko atalaren bidez.

Emakumeen bazkaria

Aurten ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da herrian eta, beste hainbat ekitaldiren artean, emakumeen bazkaria egingo da egun horretan bertan, Martxoaren 8an. Bazkaria Txintxarri jatetxean egingo da eta ondorengo menua dastatu ahal izango da: urdaiazpiko kroketak, txerri sekretua edo urraburua labean, edaria, postrea eta kafea.

Bazkarira joan nahi dutenek astelehenetik aurrera erosi ahal izango dituzte txartelak Kultur Etxean, 20 eurotan, datorren asteazkenera arte, hilak 26. Bazkalondoren, DJ Etxenikerekin dantzaldia egongo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bularretik Ehundutako Aitortzak' dokumentala eskainiko da asteazkenean