Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Danok Danenako bost taldekideak garaikurra eta dominak jaso berritan. DANOK DANENA
Danok Danena bigarren Espainiako 16 urtez azpiko kluben txapelketan

Zizurkil

Danok Danena bigarren Espainiako 16 urtez azpiko kluben txapelketan

Lehiaketa berean Mohamed Redak txapelketa guztiko bigarren marka hoberena egin zuen

Amaia Núñez

Zizurkil

Miércoles, 5 de febrero 2025, 20:42

Danok Danena Halterofilia taldeak 2025eko denboraldiko lehen txapelketan parte hartu zuen pasa den larunbatean. Madrilen 16 urtez azpiko Espainiako Kluben arteko Txapelketa jokatu zen eta Danok Danenako ordezkaritza ere izan zen bertan.

Txapelketa horretarako sailkapena «iaz egindako lanari esker» lortu zuten. Bost talde sailkatu ziren guztira eta zizurkildarrak laugarren postuan sartu ziren. Madrilen Mohamed Reda El Byad, Eneko Mesa, Sergio González, Joel Ropero eta Zigor Urretabizkaiak osatu zuten Danok Danenako taldea, Ekaitz Cortajarena entrenatzailearekin. Beraiekin batera entrenatzen aritu da, erreserba moduan, Ander Rodriguez, nahiz eta txapelketara ez den joan, taldekideren batek huts egiten bazuen prest egoteko.

Guztiek gogotsu entrenatu dute azken hilabeteetan eta, horri esker, «inondik inora» espero ez zuten saria lortu zuten, txapeldunorde izan baitziren. Gainera, Mohamed Reda indartsu ibili zen: txapelketa guztiko bigarren marka hoberena egin zuen.

'Irabazi arte' gonbidapenak

Datorren hilaren 15ean, larunbatarekin, ETBko 'Irabazi arte' telesailaren laugarren denboraldiaren estreinaldia egingo da Atxulondo Kultur Etxean, 17:30ean. Ekitaldira joan nahi dutenek, gonbidapenak udal-bulegoetan dituzte eskuragarri.

Festak

Zizurkilgo Festa Batzordeak jakinarazi duenez, irailaren 4tik 9ra ospatuko dira Elbarrenako festak. Egitaraua zehazteko bilerak martxotik aurrera egingo dira, herritar guztiei irekiak. Beraz, bileretan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danok Danena bigarren Espainiako 16 urtez azpiko kluben txapelketan