Trikitilariek lagunduta dantzatu zuen helduen taldeak. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Altzo

Dantza eta musika jaialdiak eman zion hasiera Altzoko jaiei

Gauerdian San Inazio eresia dantzatuko dute herritarrek

YARZA

Sábado, 30 de julio 2022, 00:07

Altzoko San Inazio jaiak musikaz eta dantzaz hasi ziren ostegun gauean. Artea dantza taldeko eta Loatzo musika eskolako musikariek emanaldi berezia eskaini zuten eskolako aterpean. Haur, gazte zein helduek parte hartu zuten ikuskizunean euskal dantzetan oinarritutako koreografiak eskainiz.

Publicidad

Eskolako aterpea herritarrez bete zen. Gustura ikusi zuten emanaldia eta dantza bakoitzaren amaieran txalo zaparrada eskaini zieten guztiei.

Gaur herriko familiek eta koadrillek paella-jatea egingo dute plazan ohitura den bezala. Eguerditik aurrera talde bakoitzak bere paella prestatzen hasiko da plaza inguruan eta ondoren bertan jarritako mahaietan bazkalduko dute.

Arratsaldean, elektrotxarangak alaituko du giroa. Iluntzeko 21:00etan sagardo-dastaketa antolatuko da, eta gauerdian San Inazio eresia dantzatuko dute herritarrek. Ondoren, Iheskide eta DJ Nazaren kontzertuak egongo dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad