Borrar

Tolosa Goierri

Dantzari Txiki eguna antolatu da bihar Gipuzkoako bost dantza taldeekin

A. N.

anoeta.

Viernes, 28 de marzo 2025, 19:46

Bihar Dantzari Txiki eguna izango da Anoetan. Egun guztiko programa izango du. Goizean, ohi bezala, beste herrietako dantza taldeen bisita izango da. Aurten Ordiziako Amets Bide, Beasaingo Aurtzaka, Lezoko Murixka eta Tolosako Udaberrik parte hartuko dute anoetarrekin batera. Kalejira egingo dute herrian zehar eta eguerdi aldera, plazan elkartuko dira denak emanaldia eskaintzeko.

Arratsaldean, berriz, Anitz Dantza taldeko dantzariak eskainiko dute ikuskizuna. Adin ezberdinetako ikasleek kasturtean ikasitako erakutsiko dute plazan egingo den ikuskizunean.

Euskal jaia bilera

Datorren astelehenean Euskal Jaia antolatzeko bilera egingo da udaletxean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Bilera izango da eta proposamenak egin nahi dituzten herritarrek parte hartu ahal izango dute bertan.

Herriko festak

Herriko festak antolatzeko bilera egingo da datorren ostegunean, apirilaren 3an. Antolaketa saioa udaletxean egingo da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta herriko eragile zein elkarteetako kideek parte hartu ahal izango dute bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantzari Txiki eguna antolatu da bihar Gipuzkoako bost dantza taldeekin