
Goierri
Dantzari Txiki Eguneko jai giro bikainaz gozatu zuten OrmaizteginSecciones
Servicios
Destacamos
Goierri
Dantzari Txiki Eguneko jai giro bikainaz gozatu zuten OrmaizteginIgandean ospatu zuten Dantzari Txiki Eguna Ormaiztegin, Gabiriako Goruntz dantza taldeak antolatuta. Urteroko ohiturari jarraituz, ekitaldia txandaka egiten da Gabirian eta Ormaiztegin, eta aurten Ormaiztegiko kaleak izan ziren euskal dantzen agertoki.
Goizeko 11:00etan elkartu ziren dantzariak herriko frontoian, eta bertatik abiatu zen kalejiran herri erdigunera bidean. Herriko kaleak kolorez eta musikaz bete zituzten, eta ibilbidearen amaieran, udaletxe pareko plazan dan-tza saio bat eskaini zuten guztiek. Parte hartu zuten taldeak honakoak izan ziren: Gabiriako Goruntz, Lazkaoko Oin Arin, Urretxu-Zumarragako Irrintzi, Ordiziako Amets Bide eta Zarauzko Jalgi.
Dantzari gazteek goizari amaiera emanda, bazkari herrikoia egin zuten frontoian. Goizean zehar eskainitako dantza saioa errekuperatu zuten bazkarian, eta beste taldeetako partaideekin ere biltzeko aukera baliatu zuten.
Gainera, eguna ez zen bertan amaitu, 16:00etatik aurrera Modestorekin dantzaldia izan baitzuten, festa giroari jarraipena emanez. Euskal dantzen tradizioa eta herri giroa uztartzen dituen jaialdi arrakastatsua izan zen aurtengoa ere. Gainera, giroa eta dantza-taldeek ekarri zuten erritmoa gutxi balitz, eguraldia ere alde izan zuten, nahiz eta goizaldean tenperaturak freskoak izan ziren, ondoren eguzkia atera zen eguna borobiltzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.