Borrar
Malentxo Arrospidek «jaio zaren herriarekiko maitasuna» defendatzen du Lizartza erdiguneko berdegune ederretik. José Mari López
Lizartza | 90 urte zurekin

«Dantzek lotura lana egiten dute»

Herriari maitasuna. Lizartzan jaio, hazi eta bizi da Malentxo Arrospide. Norbere herriarekiko «sentipen berezi bat» izatea defendatzen du. «Herritarrek ez badugu parte hartzen, jai dugu»

Domingo, 13 de abril 2025, 00:10

Lizartzarra da Malentxo Arrospide, eta ez bakarrik bertan jaio, hazi eta bizi delako. Herrian zerbait antola-tzen bada, han egongo delako ezbairik gabe edozertan laguntzeko prest. Gaztea zela hasi zen herrian egiten ziren ekitaldietan parte hartzen eta, oraindik ere, jarraitzen du, «ikusten dudalako herri txiki hauetan herritarrok ez badugu parte hartzen jai dagoela».

Batez ere kultur arloan izan da aitzindari Malentxo. Otsolar dan-tza taldea sortu baino lehen, jada dantzak ikasi eta transmititzeko lanak sustatu zituen. Gaur egun, esparru horretan erreleboa ematen hasia den arren, beste hainbat ekimenetan parte hartzen du: koruan, parrokian, sortzen diren herri-mugimenduetan…

Historia ikasi zuen, baita hainbat hizkuntza ere. «Eta horrekin nolabait euskal kulturaz jabetu naiz asko», onartzen du. «Eta euskal kulturan sartzen zarenean dantzak badu niretzat garrantzia handia». Izan ere, herri txikietan «lotura lana» egiten baitu. Otsolar dantza taldea 1993an sortu zuten Lizartzan, baina lehendik ere hori bideratzen zuen taldeko kide zen bera. «Antolatu genuen egun berezi bat. Aurreskua dantzatu behar zen eta konturatu nintzen, aurreskua, fandango eta arin-arina jakitea beharrezkoa zela». Hortik, hiru dantza horiek ikasten hasi ziren eta, horri elkartuta iritsi zen Lizartzako Inauteri dantza bereziak sustatzeko aukera. Garai hartan mutilek bakarrik parte hartzen zuten dantza ofizial horietan eta, neskak «zerbait ikastearren», euskal dantza tradizionalak ikasten hasi ziren.

LIZARTZA

Comarca:

Tolosaldea

686

Habitantes:

81,79%

Euskaldunes (2021):

56,55 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,9%

Renta personal (2022):

23.710 €

Altitud:

136 m.

Superficie:

1.213 Ha

LIZARTZA

Tolosaldea

Comarca:

686

Habitantes:

81,79%

Euskaldunes (2021):

56,55 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,9%

Renta personal (2022):

23.710 €

Altitud:

136 m.

Superficie:

1.213 Ha

LIZARTZA

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

686

Euskaldunes (2021):

81,79%

56,55 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,9%

Renta personal (2022):

23.710 €

Altitud:

136 m.

Superficie:

1.213 Ha

LIZARTZA

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

686

Euskaldunes (2021):

81,79%

56,55 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,9%

Renta personal (2022):

23.710 €

Altitud:

136 m.

Superficie:

1.213 Ha

Lizartzan dantzak indarra badute, musika ere oso garrantzi-tsua izan da. «Oso herri musikaria izan da», soinujole «oso onak» eman dituena: «hasi Kaxianotik, bere anaia Manolo, eta Jesus Mari Esnaola, gaur egun koru eta txaranga zuzendaria eta organo-jolea baita ere», zerrendatzen ditu.

Orain dela gutxi arte aritu da dantza taldean buru-belarri. «Azkenerako nekea ere sortu dit, baina errelebo bat sartzen ari dela ematen du», aitortzen du. Horregatik, azkenaldian beste afizio batzuetan aritzeko aukera du, eta Esnaolak zuzentzen duen Hostotsa abesbatzako kide da.

Herria herritarrik gabe existi-tzen ez denaren adibide da Malentxo Arrospide. Bereziki baloratzen du norbere jaioterriarekiko maitasuna. «Jaio zaren herriari, etxeari bezala, halako maitasun bat izateari garrantzia ematen diot. Uste dut herrimin hori sentitu beharko genukeela jaio garen herriarekiko. Atzerrira joaten zarenean esaten da herrimina sentitzen duzula; uste dut, atzerrira Ameriketara joan gabe ere sentitu beharko lukeela bakoitzak».

Horrexegatik herrira gerturatzen denean jada etxeko lasaitasunera iristen dela sentitzen du berak. Izan ere, «oinarrizko zerbitzuak beteta» dituzte, denak plaza inguruan, berdegune zabala mantentzen duen Gipuzkoako bakarra. «Hemen asko gozatu dut betidanik, ekitaldi guztiak hemen izaten dira. Oso leku polita da», udaletxea eta eliza bezalako bi eraikuntza historikoren erdian.

Nire herria

- – Nolako herria da Lizartza?

– Bere txikitasunean esango nuke oso herri konpletoa dela: eskola, ostatua, eliza, elkartea, farmazia, denda, garraioa, gimnasioa…

- – Zer da Lizartzan bizitzearen hoberena?

– Etxean bezala sentitzea. Herri haundiagoko zarata eta jende piletatik atera-tzean, hona iristea etxean sartuko banintz bezala da.

- – Eta txarrena?

– Zenbaitentzat egongo dira. Nik, onak gehiago pisatzen didatelako, txarrak ez ditut hainbeste ikusten.

- – Zein da herriko zure leku kuttunena?

– Herriko plaza. Daukagu plaza zabal bat, berdegunearekin, bi eraikuntza historikoren erdian.

(88tik 63.)

Eta hurrengo igandean... Mendaro

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Dantzek lotura lana egiten dute»