Asteasu
Datorren urterako ikastaroetan izena emateko epea irekita dago jada kultur etxeanSecciones
Servicios
Destacamos
Asteasu
Datorren urterako ikastaroetan izena emateko epea irekita dago jada kultur etxeanHelduentzako ikastaroen eskaintzari bultzada emateko asmoz, ikasturte honetarako programazio berezia osatu zuen Asteasuko Udaleko Berdintasun ta Kultura sailak. Lehen hiruhilekoa amaituta, ekimen honek datozen hilabeteetan ere izango du jarraipena. Izena emateko kultur etxean dauden izena-emate orriak bete beharko dira, edota eskuorrietan dauden QR-en bidez agertzen den galdetegia beteta. Epea urtarrilaren 9an amaituko da. Ikastaroen ordainketa, lehen eskola egunean egin beharko da. Oraingoan ere, ema-kumeentzako ikastaroak eta mistoak egongo dira aukeran, eta iraupen ezberdina izango dute.
Horrela, urtarrilean bi ikastaro berri hasiko dira. Batetik 'Vivir sin amargarse' izeneko klaseak emango ditu Pepa Bojó psikoterapeutak. Gure emozioak kudeatu eta gure pentsamendua eraldatzeko sei saioko ikastaroa izango da, emakumeei zuzenduta eta gazteleraz. Bi talde osatuko dira, hamabi lagunekoa bakoitza. Klaseak urtarrilaren 16, 23 eta 30ean eta otsailaren 6, 13 eta 20an emango dira. Lehenengo taldea 16:00etatik 17:30era eta bigarren 18:00etatik 19:30era. Ikastaroaren prezioa 5 eurokoa da.
Bestalde, batukada feministaren lau saio emango dituzte Ainara Sarasketa eta Arantza Albizuk. Batukadako musika-tresnaren bat ikasteaz gain, emakumeen artean harremana izatea, gozatzea eta talde lanean ikastea izango du helburu ikastaro honek. Gehienez 20 laguneko taldea osatuko da, elebitan izango da eta 5 euroko pre-zioa du. Klaseak urtarrilaren 18an, otsailaren 1ean eta 22an, eta martxoaren 22an emango dira, larunbatetan 10:30etatik 13:00etara. Gainera, egun bakarreko bi tailer ere antolatu dira. Hauek apirilean emango dira. Emagin Elkarteak autodefentsa feminista tailerra emango du apirilaren 12an, larunbatarekin, goizeko 10:30etatik 13:30era emakumeentzat. Indarkeria matxistei aurre egiteko estrategia ezberdinak landuko dira, emakumeen arteko zaintzan eta ahalduntzean indarra jarriz. Ikastaroak 35 euroko prezioa du eta gehienez hogei laguneko taldea osatuko da.
Azkenik, Garbiñe Larreak sendabelarrekin ukenduak, emultsioak eta tinturak egiten azalduko du apirilean, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Ukendu bat bertan egiteko aukera egongo da. Ikastaro honetan gizon zein emakumeek parte hartu ahal izango dute. Gehienez 15 laguneko taldea osatu beharko da eta 3 euroko prezioa du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.