YARZA
Viernes, 28 de octubre 2022, 00:11
Enpresek urtero berritzen dituzte ordenagailuak eta horiei bizi berri bat emateko asmoz sortuu zen Digilagun ekimena. Atzo bere lehenengo urratsa bete zuen, birgaitutako ordenagailu horietako zazpi Zaldibiako udaleko Gizarte Zerbitzuei emanez, egoera zaurgarrian dauden pertsonei emateko. «Zazpi emakumek jasoko dituzte, kasu honetan, mota ezberdineko ikasketak egiten ari direnak eta etxean ordenagailurik ez dutenak. Beren ikasketekin jarraitzeko aukera edukiko dute horrela», azaldu zuen Eztitxu Mujika Zaldibiako alkateak.
Publicidad
Digilagun ekimena Informatikarako Zerbitzu Telematikoak, IZT, kooperatibak sortu zuen, urtero jasotzen zituen ordenagailuei irtenbidea emateko asmoz. «Mila bezero inguru, enpresa zein erakunde, ditugu informatikako mantenu eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dizkiegunak. Batzuetan beraiei atzeratuak geratu zaizkien ordenagailuak berritzen dituzte, baina oraindik etxerako erabilgarri diren tresnak dira, eta horiei irtenbidea eman nahi genien, hainbeste hondakin ez sortzeko, edo bizitza luzatzeko behintzat», azpimarratu zuen atzo Juani Lizaso IZTko kideak.
Beren bezeroei ekimenean parte hartzeko aukera eman zieten, eta lan egiten duten udaleko Gizarte Zerbitzuei eta egoera zaurgarrian dauden pertsonekin lan egiten duten erakundeekin harremanetan jarri ziren ekimena azaldu eta doantzak egin ahal izateko. «Zaldibiako udalak jaso ditu lehenengo ordenagailuak, baina helburua Goierriko gainerako udaleko Gizarte Zerbitzuetara zabaltzea da. Kooperatiba txikia gara eta daukagun lan ahalmenaren arabera joango gara konpontzen eta banatzen», azaldu zuen Lizasok.
Ordenagailuen jasotzaile berrien aukeraketarako «kriterio bat eduki behar genuela argi genuen», azaldu zuen Marijo Azkarraga Zaldibiako gizarte langileak. «Badago emakume talde bat EPAra ikastera joaten direnak batzuk, besteak Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ari direnak, eta etxean ordenagailua edukitzeko aukerarik ez dutenak. Beraiei eskaintzea erabaki genuen», adierazi zuen. «Askok gainera seme-alaba txikiak dituzte, eta ikasketak jarraitzeko KZguneko ordenagailuak erabili behar zituzten, baina ordutegi aldetik bateratzea zaila egiten zaie».
Aurrerantzean, ikasketetan aurrera egiteko tresna eraginkorra izango dutela ziur daude Zaldibiako udalean. Ordenagailuak ia berriak eta erabiltzeko prest daude. «Enpresei ziurtatzen diegu aurretik zeuden datu guztiak ezabatu ditugula, eta sistema operatibo guztiz berri bat jartzen diegu, Linux software librearekin eta OpenOffice programak zein egunerokotasunean erabiltzeko bestelako irudientzako programekin instalatuak», zehaztu zuen Juani Lizasok.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.