AGURTZANE NÚÑEZ
Berrobi.
Domingo, 5 de junio 2022, 00:10
Ezagun batek bastoirik ez ziola salduko esateagatik hasi zen Jose Luis Aierbe bastoiak egiten. «'Nola emango dizut bat? Zuk egingo duzu batenbat' esan zidan», gogoratzen du orain, ia berrogei urte geroago. «Ez nekien ezer, noiz moztu behar ziren, nola, lehortu behar zirela... ezer», dio «eta noski, okertu egiten zitzaizkidan edo pipiak jo». Baina ikasteko gogoarekin pixkanaka hobetzen joan zen eta ehunka bastoi eginak izango ditu, egur mota guztietakoak. «Egin nituen lehenengoak oraindik gordeta dauzkat. Belauntzatik Leaburura bidean emaztearekin nijoala hartu nituen», gogoan du.
Publicidad
Gero, lagunetatik ikasi zuen egurra lantzeko ofizioa. «Ibarrako lagun batek, Antonio Agirrek, indio baten burua egiten ikusi zidan behin, eta bastoian grabatzen erakutsi zidan. Gordeta daukat bastoi hori ere; nik egin nuen bastoia eta heldulekuko burua, eta berak marrazkien tailak egin zizkidan egurrean. Bastoiak egiten nituen lokalera etortzen zen eta nola egiten zen erakusten zidan», azaltzen du.
Egurrari buruz ere asko ikasi zuen berarekin. «Ezin zuenez mendira joan, nik makilak ekartzen nizkion eta berak esaten zidan 'honek balio du, hau oso ona da' edo 'honek ez du balio'». Liburuak ere irakurtzen zituen. «Tolosako Sakramentinoen oso laguna zen Agirre, liburu zaharrak zeuzkaten eta handik ateratzen genuen ere informazioa».
Horrela, pixkanaka egur mota desberdinak ezagutzen joan zen. «Batzuk gogorragoak dira, adibidez gorostia; beste batzuk bigunagoak», eta nola lehortu eta zuritu ikasten joan zen. «Bere denbora utzi behar zaio lehortzen zuritu aurretik. Baita okerrak badaude zuzentzeko ere», adierazten du.
Hasierako teknika behin ezagututa «pentsatu nuen, zergatik ez egin bilduma», eta horrela, zuhaitz mota askotako egurrarekin bastoiak egitera proba egin zuen. «Hurra, gorostia, lizarra, sagarrondoa, udarondoa, intsusa... pikondoarekin ere egin nuen, eta hori oso egur txarra dela. Urtez urte, pixka bat gehiago egiten nuen. Baina jendea etorri eta eraman egiten zituen, eta orain gutxi batzuk dauzkat».
Publicidad
Denborarekin, beste lagun bati ikusita, erlojuak eta tailak egiten hasi zen. «Marrazkia orratzen atzetik jartzea gustatzen zitzaidan. Zirkulua egiteko konpas propioa ere egin nuen, normalekin ez nintzelako iristen behar nuen zabalerara», azaltzen du.
Izan ere, hasieran, erremintarik ez zuenez, labana batekin hasi zen bastoiak mozten. «Gero, pixkanaka, laneko materialarekin erremintak egiten hasi nintzen. Burdinarentzako zerra batekin tailatzeko labana edo errodamientoaren pistarekin, zuzendu eta gubia bat egiten nuen. Oraindik baditut. Gerora, erosi ere egiten nituen».
Publicidad
Behin landuta, barniza ematen dio. «Bizpahiru esku ematen dizkiot. Batzuei ez zaie gustatzen eta argizaria ematen nion, hori pulitu eta betirako geratzen da». Hasieran koloreak ere erabili zituen, baina akabera ez zuen gustokoa. «Haritzaren kolorekoa, pagoarena... baina ilunegiak geratzen ziren, eta utzi egin nuen erabiltzeari. Orain barniz satinatua erabiltzen dut, erorita ere, ez da markarik geratzen. Brilodunarekin, berriz, bai».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.