Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre euren liburuarekin Anoetan. DV
Ekintzaz betetako Kirol Astea izango da asteartetik aurrera

Zizurkil

Ekintzaz betetako Kirol Astea izango da asteartetik aurrera

Ibontxo Gonzalezen omenezko Gau Krosa datorren larunbatean egingo da, haur, gazte zein helduentzako lasterketekin

Amaia Núñez

Zizurkil

Sábado, 7 de diciembre 2024, 18:46

Kirola izango da protagonista datorren astean Zizurkilen. Udalak, herriko talde eta eragileekin elkarlanean, Kirol Astea antolatu du aurten ere. Egitaraua asteartean hasiko da, 'Subcampeón' liburuaren aurkezpenarekin Ander Izagirre eta Zuhaitz Gurrutxagaren skutik. Atxulondo Kultur Etxean egingo da ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean.

Atseden egun batzuen ondoren, ostiralean Pirineos Mendi Film Festivalerako 2024an aurkeratutako filmeen emanaldia egongo da Atxulondo Kultur Etxean. Iaz izandako arrakastaren ondoren, aurten ere Mendiko zinemaren onena jasotzen du zinemaldi honek eta Zizurkilen edizio honetako lan aipagarrienak ikusteko aukera egongo da.

Larunbatean, abenduaren 14an, egun osoan egongo da zer egin eta ikusi, adin guztientzako ekitaldiekin. Goizean, Zizurkilgo Eskola Kirolak herri-kirol eta jolasak antolatuko ditu 11:00etatik aurrera Intxaur frontoian. 16:00etan, Gipuzkoako eskolarteko pilota partidak hasiko dira eta 17:00etan, Danena Txirrindularitza elkarteak bizikleta ginkana antolatuko du. Gainera, 18:30ean, Neskide gorengo erregional taldeak Ilintxaren aurka jokatuko du.

Iluntzean, berriz, Ibontxo Gonzalezen omenezko Gau Krosa izango da. 21:30ean haurren lasterketa antolatuko da, ondoren gazteena eta, 22:30ean helduena. Izena ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean.

Igandean, berriz, 12:00etan Denok Danena taldeak antolatutako Egarri Halterofilia Trofeoa jokatuko da Joxe Arregi plazan eta, arratsaldean, Ziotza eta Urnietako Pilota Elkarteko haurren arteko pilota partidak jokatuko dira Intxaur frontoian arratsaldeko 16:30ean.

Kirol Astea amaitzeko, Danenako Ohorezko kadeteek Añorgaren aurka jokatuko dute 18:00etan hasiko den partidan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekintzaz betetako Kirol Astea izango da asteartetik aurrera