Secciones
Servicios
Destacamos
Elduaingo Udalak UEMAko kide izateko erabakia berretsi zuen pasa den maiatzaren 31an egindako udal osoko bilkuran Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakitera eman duenez. Era honetara, azken boladan Amasa-Villabonako eta Zizurkileko udalerriek hartutako bidea jarraitu du Elduainek eta mankomunitateko 91. udalerria izango da.
Tolosaldeari dagokionez, kide den eskualdeko 19. herria izango da, pausu «pozgarria» Oihana Amundarain alkatearen hitzetan. «Eskualdea osatzen dugun 28 herrietatik geratzen dira batzuk oraindik bidean, eta nire ustez garrantzitsua da guztiok pauso hori ematea, Euskal Herriko arnasgune izaten jarraitzeko eta eskualde gehiagotara zabaltzeko. Euskarak merezi du eta behar du», adierazi du Amundarainek UEMAri eskainitako elkarrizketan.
«Euskararen erabilera normalizatzeko eta euskara biziberritzeko laguntza handia da beste udalerri euskaldunekin elkartzea. UEMAren aterkipean, udaletik soilik bideratu ezin dugun hizkuntza politika garatzeko aukera izango dugu orain».
Gipuzkoako udalerriak 239 biztanle ditu eta 2016an argitaratutako datu soziolinguistikoen arabera herritarren %94a euskalduna da. Ikerketak zehazten duenez oro har euskaraz bizi dira bertako herritarrak, baina udalerri euskaldun gehienetan bezala beheranzko joera islatzen dute datuek, Elduaingo kasuan beherakada apala baldin bada ere.
Hartutako erabakia UEMAk egingo duen datorren batzar nagusian berretsiko da. Abenduaren erdialdera deituko du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtearen balantzea egiteko, urte berrirako plangintza onartzeko,eta herri berrien eskaerak onartzeko. Ordutik aurrera izango litzateke Elduain UEMAko kide.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.