AMAIA NÚÑEZ
Miércoles, 12 de octubre 2022, 00:15
Emakumeen lana balioan jarri eta ezagutzera emateko, Emakume Artisauen Azoka egingo dute lehen aldiz Iruran datorren igandean, urriaren 16an. Iruran bada azoka bat, artisau eta ekoizleen postuekin Maiatza Kulturaren baitan antolatzen dena. Bertan postua jartzen duten asko eta asko emakumezkoak dira eta, horrela, Irura Moretuz taldean emakume artisauen azoka antolatzea otu zitzaien. «Gehiengoa izanik ere, ez da beraien lana agerian jartzen», kritikatzen du Noelia Lataburu taldeko kideak, «horregatik ideia ona iruditu zitzaigun emakume artisauen lana soilik aurkezteko azoka egitea, emakumeek dugun potentziala ikusarazteko».
Publicidad
Lagunei eta ezagunei galdetuz, «hariari tiraka» hasi ziren eta laster konturatu ziren ideiak harrera oso ona zuela. «Guztiek eman zuten baiezkoa segituan», dio. Horrela, lehen edizio honetan «azkenean 28 postu izango dira», argitzen du, nahiz eta kartelean bat gutxiago aipatu. Denetarik egongo da: oihalgintza, ogia, egurra, kristala, grafikagintza, bitxiak, zeramika, taloak... «Barietatea egoten saiatu gara, elkarri konpetentzia gehiegi egin ez daitezen eta bisitariek emakumeek egiten duten lan zabala ezagutu dezaten. Gehienei guk egin diegu eskaintza, baina eskaera batzuk ere izan ditugu», aitortzen du.
Horietako bat izan da Sandra Clivillé ataundarra, Maduixa Gorria izenpean egiten dituen oihalgintzako produktuak aurkeztuko dituena. Irurako Emakumeen Azokan egongo den lagun batek eman zion aukeraren berri eta segituan aurkeztu zen. «Bi urte egon gara ia azokarik gabe. Pandemian merkatuetan parte hartzeko baimena izan genuen azkenak izan ginen, oinarrizko produktuak ekoizten ez genituelako», oroitzen du Sandra Clivillék. «Ideia oso ona iruditu zitzaidan Irurako azoka, emakumeek emakume artisauentzako prestatua. Gure artean lagundu behar gara aurrera atera nahi badugu».
Maduixa Gorria markapean, hogei urte daramatza ardi latxaren artilearekin egindako feltrozko produktuak egiten. «Baserrian ditudan ardien artilea erabiltzen dut. Prozesu guztia egiten dut: ardiei ilea moztu, garbitu, tindatu, kardatu eta landu», dio, «%100 Kilometro 0 produktua da, gaur egun askotan aipatzen dena, baina bi hamarkada daramatzat horretan».
Feltrozko ohiko panpinez gain, arropak egiten ditu batez ere: soinekoak, berokiak, ilerako apaingarriak, oinetakoak, koadernoen tapak, eta abar. Batez ere azokatan du bere salmenten gehiengoa eta azoka gutxi egin diren garaiak atzean utzi eta sortzen diren proiektu berrietan jarri nahi du begirada.
Publicidad
Jantzi hauek negurako direnez bereziki, berotasuna ematen baitute, azken urteetan beste produktu sorta bat osatu du uda garairako. Honetan, ardi merinoaren artilea, kotoiarekin, linuarekin edota zetarekin nahasiz osatzen ditu oihalak. «Udarako modeloak dira eta hauek baserri inguruan jasotzen ditudan landare eta loreekin egindako oihal-estanpazioa dute».
Tindaketa ere ahal duen heinean baserriak ematen dituen produktuen bidez egiten du, landare eta loreekin. «Ardi latxa tindatzeko tinte azidoak izenekoa erabiltzen dut, gaur egun tinte natural bezala ezagutzen dira, nahiz eta guk urte asko daramatzagun erabiltzen. Landareen tindaketa baina azkarragoa da eta horregatik erabiltzen dut latxaren artilea lantzeko», azaltzen du.
Publicidad
Datorren igandean goizeko 10:00etatik 14:00etara egingo da merkatua, «eguraldi ona egiten badu plazan, eta bestela frontoian egingo dugu», dio Noelia Lataburuk. Emakume artisauen lana zuzenean ezagutu eta erosteko aukera egongo da. Artisau gehienak gipuzkoarrak izango dira, herrikoak ere tartean, baina Nafarroako edo Bizkaiko artisauek ere edukiko dute beraien txokoa.
Merkatuaren baitan, Anoetako Talogileek egindako taloak dastatu ahal izango dira, «emakumeez osatutako taldea hau ere hein handi batean». Gainera, Marce Tenak aurpegia margotzeko tailerra eskainiko du goiz guztian, txikienek aurpegia margotu dezaten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.