Borrar
Hainbat egun bereziren inguruan antolatuko da ekimena liburutegian.
Emakume zientzialariak ezagutzera emateko erakusketa liburutegian

Alegia

Emakume zientzialariak ezagutzera emateko erakusketa liburutegian

Arlo ezberdinetako liburuak ezagutzera ematea da 'Interesgunea Liburutegian' ekimenaren helburua eta otsaileko erakusketa honekin abiatuko da

Amaia Núñez

Alegia

Sábado, 1 de febrero 2025, 20:36

Otsailaren 11 Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna da, eta horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira bai Gipuzkoan, baita eskualdeko hainbat herritan ere. Alegian, liburutegian emakume zientzialariei buruzko liburuen erakusketa jarriko da.

Ekimen hau liburutegian martxan jarri den egitasmo baten baitan kokatzen da. 'Interesgunea Liburutegian' izenburupean, urtean zehar daude hainbat egun bereziren inguruan antolatuko da. Horrela, egun zehatz horien inguruan, gaiari buruz dauden liburuen erakusketa jarriko da. Honen helburua, arlo ezberdinetako liburuei ikusgarritasuna ematea da. Irakurleek liburu horiek maileguan hartu ahal izango dituzte.

'Interesgunea Liburutegia' ekimenari hasiera emateko lehenengo erakusketa otsailean egingo da, hilaren 11an ospatzen den Emakume Zientziararien Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Erakusketa otsailaren 3tik 14ea bitartean egongo da ikusgai. Erakustokian egongo diren liburuak liburutegiko erabiltzeen esku egongo dira.

Lehenengo erakusketa hau otsailaren 3tik 14era bitartean egongo da eta liburuak maileguan eraman ahal izango dira

Liburutegiko erakusketaz gain, eskualdean hainbat komertziok bat egingo dute 'Otsailak 11 erakusleiho' egitasmoarekin, emakume zientzialariak eta beraien lana ezagutzera emateko. Horrela, emakume zientzialariei eskainitako hainbat erakuslehio ikusi ahal izango dira datozen asteetan, Emakumeak Zientzian egitasmoarekin bat eginez martxan jarritako ekimenaren bidez.

Kultur Etxea itxita

Datorren ostegunean, otsailaren 6an, Kultur Etxea arratsaldez itxita egongo da. Goizean 10:00etatik 13:00etan egongo da irekita. Dena den, egun horretarako aurreikusitako jarduerak normaltasunez egingo dira eta liburutegia ere zabalik egongo da ohiko ordutegian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume zientzialariak ezagutzera emateko erakusketa liburutegian