Alegia
Emakume zientzialariak ezagutzera emateko erakusketa liburutegianAlegia
Emakume zientzialariak ezagutzera emateko erakusketa liburutegianAlegia
Sábado, 1 de febrero 2025, 20:36
Otsailaren 11 Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna da, eta horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira bai Gipuzkoan, baita eskualdeko hainbat herritan ere. Alegian, liburutegian emakume zientzialariei buruzko liburuen erakusketa jarriko da.
Publicidad
Ekimen hau liburutegian martxan jarri den egitasmo baten baitan kokatzen da. 'Interesgunea Liburutegian' izenburupean, urtean zehar daude hainbat egun bereziren inguruan antolatuko da. Horrela, egun zehatz horien inguruan, gaiari buruz dauden liburuen erakusketa jarriko da. Honen helburua, arlo ezberdinetako liburuei ikusgarritasuna ematea da. Irakurleek liburu horiek maileguan hartu ahal izango dituzte.
'Interesgunea Liburutegia' ekimenari hasiera emateko lehenengo erakusketa otsailean egingo da, hilaren 11an ospatzen den Emakume Zientziararien Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Erakusketa otsailaren 3tik 14ea bitartean egongo da ikusgai. Erakustokian egongo diren liburuak liburutegiko erabiltzeen esku egongo dira.
Liburutegiko erakusketaz gain, eskualdean hainbat komertziok bat egingo dute 'Otsailak 11 erakusleiho' egitasmoarekin, emakume zientzialariak eta beraien lana ezagutzera emateko. Horrela, emakume zientzialariei eskainitako hainbat erakuslehio ikusi ahal izango dira datozen asteetan, Emakumeak Zientzian egitasmoarekin bat eginez martxan jarritako ekimenaren bidez.
Datorren ostegunean, otsailaren 6an, Kultur Etxea arratsaldez itxita egongo da. Goizean 10:00etatik 13:00etan egongo da irekita. Dena den, egun horretarako aurreikusitako jarduerak normaltasunez egingo dira eta liburutegia ere zabalik egongo da ohiko ordutegian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.