Borrar
Aurkezpena Ardixarra etxea. A.E.
Emakumeen memoriaren ibilbidea haurrentzat egokitu da

Emakumeen memoriaren ibilbidea haurrentzat egokitu da

ANDONI ETXEBERRIA

Segura.

Jueves, 22 de septiembre 2022, 22:54

Herriko emakumeen memoria berreskuratzeko ibilbide historikoa sortu zen duela urte batzuk, 'Hariz-hari, sorgindu hadi' deitua. Helduentzat desinatu zen ibilbide hau haurrek egin ahal izateko, unitate didaktiko bat sortu da eta atzo aurkeztu zen Ardixarra etxean. Izarra Urdalleta alkateak, Udaleko berdintasun teknikaria den Arantzazu Baztarrikak eta Farapi kooperatibako Irati Garaik azaldu zituzten atzo egitasmo berri honen nondik-norakoak.

Sortu berri den unitate didaktiko hau 6-12 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua eta helburu nagusia herriko hainbat emakumeen historia ezagutu eta gai feministak lantzea da, dinamika arinekin eta ondo pasatuaz. 'Marigorri hariz-hari, sorgindu adi' izena du unitate didaktikoak, Marigorri baita unitate honetako protagonista. Erdi Aroko Segurako pertsonaia da Marigorri, lehen ere erabili dena herriko turismoaren esparruan.

Ibilbidea helduentzat sortu zenean zituen 9 geldialdiak mantentzen dira ekimen honetan: Kontxixi, Katalina, Emaginak, Lixibalekue, Ostatua, Baserria, Xexteri, Txanbolinpe eta Anita. Oinarrian Turismo Bulegotik eskoletako haurrentzat edo familientzat zuzendutako unitate didaktikoa izanik, partaideen artean pasaporte bat banatuko da, ibilbidea osatzeko euskarri gisa. Geldiune bakoitzean ariketa bat egitea proposatzen du pasaporteak eta amaieran geldialdia osatu izana frogatzen duen zigilua jarriko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen memoriaren ibilbidea haurrentzat egokitu da