

Secciones
Servicios
Destacamos
JOSU ZABALA
Zegama
Domingo, 19 de marzo 2023, 17:36
Erlezain Egunaren XXIII. edizioak ez du hutsik egin beste urte batez Zegaman. Udalak eta Gipuzkoako Erlezainek urtero egun berezi honetaz gozatu ahal izateko lan egite dute, eta aurten ere, eztiaz, erleez eta bertatik eratorritako beste hamarnaka produktuk haien lekua izan dute bertan. Jardunaldia ondo girotuta hasi da hasiera hasieratik, goizeko 10:00etan, txistulariak jada Zegamako kaleetan zehar ibili bait dira giroa alaitu eta jendea azoka ingurura erakartzen.
Eguraldiaren aurreikuspena nahiko traketsa baldin bazen ere, eutsi egin dio goizean zehar, eta nahiz eta lehen orduan euriak persentzia izan duen, jardunaldia aurrera joan ahala hobetzera jo du, eta eguerdian jada, eguzkiaz gozatu ahal izan da Zegama inguruan. Festa giroak Zegamako kaleak eta gehienbat frontoi eta eskola ingurua jendez bete ditu, bertan burutu bait dira ekintza nagusiak. Eskolako patioak, bertako produktuez osatutako azoka berezia hartu du, jostailuak, gozoak eta bestelako hamarnaka produktu bilduz. Herriko frontoiak berriz, eguneko ekintza nagusiak hartu ditu. Bertan, Rafa Gorrotxategi gozogileak, osagai modura eztia erabiliz egindako txokolatinen dastaketa eta txokolate tailerra eskaini du, azokara gerturatzen zen ororentzat. Eguerdiko 13:00etan, sari banaketari ekin diote. Lehenik, eskolako ikasleek burututako marrazki lehiaketako irabazleak ezagutu ahal izan dira, eta bertan izan dira herriko gazteak haien garaikurrak jasotzen.
Honen ostean, Gipuzkoako XXIII. Ezti Lehiaketaren sari banaketaren txanda heldu da, eta bertan goizean zehar probatu ziren 21 eztietatik hoberena, Jose Alberto Eguren elgoibartarrarena izan da. Bigarren postuan, Javier Devesa oiartzundarra sailkatu da eta podiumeko hirugarren lekua eta herritarren saria Erlantz Olabarria Bergararrarentzat izan da. Egurenek pozik hartu du saria «Egia esan ez nuen espero. Deba bailaran bigarren saria lortua nuen eta niretzat sari hau lortzea oso pozgarria da. Ezti naturala produzitzen dugu, eta hori gustuko izatea, guretzat ohore handia da». Festak ondoren herri bazkariarekin eta arratsaldeko bertso jaialdiarekin jarraitu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.