Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Olentzero eta Mari Domingi Villabonako udaletxeko balkoian. A-V. U.

Tolosaldea

Eskualdeko haurrak bisitatuko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik bihar

Urte guztia itxaroten egon ondoren, haurrek beraiekin hitz egiteko aukera izango dute hainbat herritan

Viernes, 22 de diciembre 2023, 21:50

Urtebete itxaroten ari diren eguna iritsiko da bihar haur askorentzat. Olentzero eta Mari Domingi eskualdetik igaroko dira eta hainbat herritan geldialdia egingo dute, haurrekin hitz egin, goxokiak banatu eta, zenbaitetan, opariak ere pertsonalki banatzeko denbora izango dute.

Publicidad

Aduna. Goizeko 9:00etan aterako dira plazatik etxez etxe eta baserriz-baserri kantuan aritzeko. 13:15 aldera Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute plazan. Ondoren, bazkaria egingo dute herritarrek Txulobi elkartean, eskolako Guraso Elkarteak antolatuta.

Alegia. Bihar Alegiako Herri Eskolako eta Aralar institutuko ikasleak kantari ibiliko dira herrian barrena 11:00etatik aurrera eta 15:45ean Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak sustaturiko 'Gabon Kantu Eske Herrikoia' abiatuko da Larraitz auzotik. Olentzero eta Mari Domingi 18:30ean iritsiko dira. Eskola aurrean egingo zaie harrera eta herria zeharkatu ostean, plazara helduko dira.

Amasa-Villabona. Goizeko 11:00etan elkartuko dira kantu-eskean aritzeko herritarrak zein ikasleak. Iluntzeko 18:00etan Olentzero, Mari Domingi eta basoko pertsonaiak Villabonara jaitsiko dira eta kalejira egingo dute herrian zehar.

Amezketa. Azken urteetan egin zen antzera, gaur abenduaren 23a, bisitatuko dute Olentzero eta Mari Domingik Amezketa. Iluntzeko 18:00etan Ugarteko frontoira gerturatuko dira. Bihar berriz, Zumadi eskolako ikasleak eta herritarrak kantari ibiliko dira herrian zehar. Talde bat Ugartetik hasiko da eta bestea Elizaren atzetik eta Beartzanako terrazan elkartuko dira, elkarrekin herrigunetik kantu-eskean aritzeko.

Publicidad

Anoeta. Goizean ikastolako ikasle eta irakasleak, gazteak eta Kukuak Kantuz abesbatza herrian zehar arituko dira kantu-eskean. Olentzero eta Mari Domingi Isastitik jaitsiko dira 18:00ak aldera. Solkorre eta Igarabide kaleak gurutzatu ondoren, plazara iritsiko dira eta, bertan, Loatzo Musika Eskolako eta Anoetako Anitz Dantza Taldeko ikasleek ongi-etorria egingo diete. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte.

Asteasu. Olentzero eta Mari Domingi 11:45etan iritsiko dira Asteasura eta haurrek beraiekin hitz egiteko aukera izango dute.

Berastegi. Gabon eskean arituko dira herritarrak, Urepele elkarteak eta Guraso elkarteak antolatuta. Olentzero eta Mari Domingi 18:15erako plazara gerturatzea aurreikusten da.

Publicidad

Belauntza. Bazkalondoren, Olentzero eta Mari Domingiren irudiak elizako aterpean jarriko dituzte, 15:00ean eta ondoren, baserriz-baserri kantu-eskean joango dira herritarrak. Iluntzean, plazara itzuliko dira Olentzerori itxaroteko. 18:30ak alera iritsiko da eta opariak banatuko ditu.

Berrobi. Goizean herritarrak kantu-eskearan arituko dira herrian zehar. Iluntzean, berriz, Olentzero eta Mari Domingi plazan geldialdia egingo dute eta haur eta familiekin argazkiak aterako dituzte.

Bidania-Goiatz. Goiz eta arratsalde herrian zehar kantuan arituko dira herritarrak. Iluntzeko 18:30ak aldera Olentzero eta Mari Domingik Goiatzen geldialdia egingo dute eta ongi-etorria egingo diete.

Publicidad

Ibarra. Goizeko 10:00etatik eguerdira bitartean kantu eskean arituko dira Uzturpe ikastolako ikasle eta ikasleak. Ondoren, plazan, gaztain jana egingo dute. Arratsaldean, Olentzero eta Mari Domingi Argindegitik jaitsiko dira plazara 18:00ean. Bertan, Alurr dantza taldekoek ongi-etorria egingo diete eta ondoren, haurrek beraiekin hitz egiteko aukera edukiko dute.

Irura. Ikastolako ikasle eta irakasleak kantuan aterako dira goizeko 10:00etatik aurrera. Eguerdian egutegiko argazki lehiaketaren sari-banaketa egingo da eta, ondoren, Mari Domingi plazara jaitsiko da Olentzerorentzako gutunak jasotzera. Era berean, etxean erabili gabe dauden jostailuak ere jasoko ditu. Iluntzeko 18:00etan iritsiko da berriro, Olentzerorekin oraingoan, baita Basajaun, Mari, galtzagorri eta hainbat lagunekin batera. Kalejira egingo dute eta ondoren goxokiak banatuko dizkiete haurrei.

Publicidad

Larraul. Herritarrak kantu eskean arituko dira goizeko 9:00etatik baserriz baserri.

Lizartza. Baserriz-baserri kantuan aritzeko goizeko 9:00etan aterako dira Joxe Mariko parkinetik. 18:00etan hasiko da Olentzeroren jaitsiera eta 18:30ak aldera harrera egingo diote zimitorioan.

Orendain. Goizeko 9:00etan elkartuko dira herritarrak kantu-eskean ateratzeko, Eltxo-kumeak Guraso elkarteak antolatuta. Ondoren, bazkaria egingo dute Eltxo elkartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad