
Ikaztegieta
Euskal Azokaren bederatzigarren edizioa apirilaren 5ean antolatu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Ikaztegieta
Euskal Azokaren bederatzigarren edizioa apirilaren 5ean antolatu duteOhitura den bezala, apirileko lehen larunbatean egingo da Ikaztegietako IX. Euskal Azoka. Goiz guztian zehar produktu ezberdinen aukera zabala egongo da plazan: baserriko produktuak, edariak, janariak, artisau lanak, jantziak edota liburuak, besteak beste.
Gainera, lehen aldiz bigarren eskuko postu bat ere jarriko dute, truke moduan funtzionatuko duena. Hortaz, postutik edozer hartu nahi dutenek, zerbait utzi beharko dute trukean, eta alderantziz. Ezingo dira gauzak bertan utzi soilik. Parte hartzeko, liburutegi ondoko txokora joan beharko da.
Aldi berean, egun horretarako egitaraua prestatzeko boluntarioen lana beharrezkoa dela azaldu du Kultura Batzordeak. Azoka aurretik eta ondoren muntatze lanak egiteko laguntza behar da. Laguntzeko prest dauden per-tsonek udaletxera deitu beharko dute, 943 653 329 telefono-zenbakira izena emateko ostirala, hilak 28, baino lehen.
Azokaren bezperan, apirilaren 4an, ostiralarekin, postuen-tzako karpak muntatu beharko dira plazan, eta larunbatean azoka amaitutakoan dena jaso beharko da. Izena ematerakoan, zein egunetan lagunduko den adierazi beharko da.
Festa giroa sustatzeko, Kultura Batzordeak musika, dantza eta tailer ezberdinak antolatu ditu egun horretarako. Azokaren ondoren, kantu bazkaria egingo dute Ostatuan. Bazkarirako txartelak bertan erosi daitezke, 25 eurotan, ostiral honetara, hilaren 28ra, bitartean. Txerrikirik gabeko eta glutenik gabeko menuak ere egongo dira aukeran.
Oinezkoentzako bide bat garbitu nahi du Udalak, herrian oinez ibiltzeko aukera zabaltzeko asmoz. Iturriotz baserritik Kutturruko atsedenlekura doan bidea garbituko dute, duela urte ba-tzuk zegoen herritik Kutturrurako ibilbide zirkularra berreskuratzeko.
Herritar talde batek proposatutako ideia da, eta horregatik, Udalak bidearen txukuntzea auzolanean egitea erabaki du. Horren baitan, 'Auzolangintza' dokumentala proiektatuko dute ostegun honetan. Proiekzioa Iker Iriarte alegiarrak eta dokumentalaren egileetako batek aurkeztuko du, 18:30ean udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Auzolana larunbatean egingo dute, eta goizeko 09:00etarako egin dute hitzordua Iturriotz baserrian. Egun horretarako materiala eta partaideentzako asegurua Udalak jarriko ditu, baita ondoren eskainiko den mokadutxoa ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.