
DV
Miércoles, 19 de febrero 2025, 14:09
Gaueko ehiztari hauen munduan sartu nahi dutenentzat, Barandiaran Museoak aukera eskaintzen du. Nerea Pagaldai biologo adituaren eskutik, hegazti horien azterketa zehatza egingo da. Zentsuak egiteaz eta urubiak markatzeaz gain, erradiotrazatuaren bidez jarraipena egiteko, gaueko hegazti harrapari horien ezaugarri orokorren azalpen dinamikoa emango da. «Kantu eta uluen» arteko esperientziak behaketa-ibilaldi batekin jarraituko du. Zita ostiral honetan, otsailak 22, izango da arratsaldeko 18:30ean.
Publicidad
Izan ere, Barandiaran Museotik azaltzen dutenez urubiak, hontzak, mozolo zein zatak «uste baino ohikoagoak» dira gure lurraldean. Uste okerraren arrazoia ere argi dute, gaueko hegazti harrapariak izanik egunez «ia ikusezinak» zaizkigulako. «Inguruko zuhaitzen adarretan, zuhaitz-zuloetan edo habia-kaxetan ezkutuan atseden hartzen baitute. Gauez, ordea, iluntasunera egokituriko begi handiek, ederki garatutako entzumen finak eta isilean hegan egitea ahalbidetzen dieten hegaldi-luma bereziek harrapari bikainak bihurtzen dituzte».
Aste-bukaera honetarako saioan, Barandiaran Museoak antolatutakoetan ohi bezala, izan ematea beharrezkoa izango da. Hartarako edo informazio gehiago nahi izanez gero, nahi duen orok 943 80 21 87 edo 688 62 36 09 telefonoetara dei dezake edota mezua idatzi anduetza@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora.
Edozein herritarrentzat egokia da eta linterna eramatea gomendatzen da. Partaidetzaren kostua 6 eurokoa da helduentzat eta 4 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.