

Secciones
Servicios
Destacamos
Sagarrondo gazte baten itzalpean ospatu zuten Gipuzkoako Eskola Txikiek festa atzo Adunan. Eguraldi ona lagun, ehunka familia elkartu ziren eskola txikien garrantzia festa giroan aldarrikatzeko.
Egun guztian haur zein gurasoek izan zuten zer ikusi eta zertan ondo pasa. Plazan egin zen harrera ekitaldiaren ondoren ireki zituzten guneak: puzgarriak, aurpegia margotzea, ur-jolasak, mahai-jokoak, ileapaindegi eroa, zunba eta Zirkuola arte eszenikoen lantegiaren eskutik zirko tailerra. Haurrak batetik bestera aritu ziren, joko eta gune guztiak probatu nahian. Txoko guztiak beteta egon baziren ere, herriko ur-parkeak arrakasta berezia izan zuen beroari aurre egiteko.
Festaren hasierako ekitaldian Eskola Txikien aldeko apustua mantentzea eta gehiago sortzen laguntzea eskatu zien erakundeei Kristina Rodriguez Adunako alkateak. Bertan parte hartu zuten baita ere Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak, eskola txikiek egiten duten «hazia zaintzea» azpimarratu zuelarik «etorkizun sendoagoa izateko», eta Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak. Bertan izan ziren guztiak bat etorri ziren eskola txikiek herri eta auzo txikietan duten garrantzia azpimarratzean. «Sare handi bat dira eta beti parean izango gaituzue», nabarmendu zuten erakundeetatik.
Eskola Txikiek osatzen duten sare handi hori izan zen eguerdiko ekitaldiko protagonista. Eskola bakoitzak bere hazia jarri zuen eta «Gipuzkoako Eskola Txikien sagarrondo dotorea» sortu zuten guztien artean. Bizkaia eta Araba ordezkatuz eta Gipuzkoako eskola txiki bakoitzeko sagar bana zintzilikatu zituzten plazan jarritako sagarrondoaren inguruan. Izan ere, bakoitzak bere 'sagarra' apaindu du azken asteetan.
Azken sagarrak Aduna eta Ezkio-Itsasokoak izan ziren, azken hauek datorren urteko festa antolatzeko arduradunak izango direnak. «Gogotsu eta mimoz antolatuko dugu. Oztopoak-oztopo, ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara. Gure inspirazio zarete eta gure jaiaren arrakasta izan dadila aurtengoaren jarraipena», adierazi zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.