

Secciones
Servicios
Destacamos
edurne albizu
Zegama
Domingo, 13 de marzo 2022, 20:12
Covid-19 dela-eta, 2019an ospatu zen Gipuzkoako azken ezti lehiaketa, azken bi urte hauetan, 2020 eta 2021ean ez baita egiterik izan. Honela, aurten berriro ere ekin zaio txapelketa honi, baina normalean aurre kanporaketak egiten baziren ere txapelketarako sailkapenak burutzeko, pandemiak eraginda ez da ohiko aurre bazterketarik egiterik izan eta, ondorioz, txapelketan parte hartu nahi zuenak, eztia Zegamako kiroldegian aurkeztu zuen atzo goizean.
Honela, epai mahai lanetan, Rafa Gorrotxategi, gozogile ezaguna, Jokin Arrospide, Mahala etxeko arduraduna, eta Erlezain Elkarteko Jon Etxeberria eta Mikel Zubeldia presidentea aritu ziren. 22 ezti dastatu ondoren, Jose Antonio Galdos (Legazpi) txapelduna izan zen, Igor Altuna (Lazkao) bigarrena eta Jose Mari Izagirre (Idiazabal) hirugarrena.
Egitarauan jasotako moduan, Rafa Gorrotxategik txokolatina tailerrak eta dastaketa egin zituen. Mahala etxeak, berriz, yogurth naturalak eztiarekin dastatzeko aukera jarri zuen eta Gipuzkoako pastelgile ezagunenen erakusketa eta dastaketa egin zen eguerdian. Rafa Gorrotxategirekin batera, Ezeiza (Tolosa), Egaña (Azpeitia), Adarraga (Hernani), Oiarzun (Injentea), Arruti (Andoain), Zegama Okindegia (Zegama), Garicano (Donostia), Ogi Berri (Lezo) eta Unanue (Ordizia) parte hartu zuten. Sari banaketak amaitu ondoren, erakusketan egondako gozoak bertaratuek dastatu zituzten.
Aitxuri Herri Eskolako haurren marrazki lehiaketa zela-eta, marrazkiak erakusgai egon ziren pilotalekuan eta, Zegamako haurrek erlezaintzari buruz jasotzen ari diren ezagutza beren marrazkietan ederki islatzen dutela esan dezakegu. Eskenatokira igotzeak dakarren urduri puntua batek baino gehiagok gainditzeko lanak izan arren beren saria besapen dutela gustura geratu ziren sarituak.
Arratsaldeko 18:00etan, Kasino Elkarteak antolatuta eta Zegamako udalaren laguntzarekin, bertso jaialdia egon zen eskolako gimnasioan. Bertan, Amaia Agirre gai jartzaile aritu zen Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Eli Pagola eta Onintza Enbeita bertsolariei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.