Hilerriko pareta berria. AMEZKETAKO UDALA

Amezketa

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren hitzaldia bihar

Erakundeko gerenteak eskainiko du bihar kultur etxean zerbitzuaren inguruko nondik norakoak azaltzeko

Amaia Núñez

Amezketa

Lunes, 13 de enero 2025, 20:24

Hamar urte bete dira Gipuzkoako Ur kontsortzioak Amezketako uraren kudeaketa hartu zuenetik. Bihar asteazkena, zerbitzu honen funtzionamenduaren inguruan hitzaldia emango du Ur Kontsortzioko gerentea den Iñigo Elosegik Pernando Amezketarra Kultur Etxeko areto nagusian 18:00etan.

Publicidad

Hitzaldian urak etxeetara iristeko egiten duen bidea, zein tratamendu egiten dizkioten eta ur-sarean konponketak nola egiten dituzten azalduko du, besteak beste eta herritarrek dituzten galderak ere erantzungo ditu. Hi-tzaldirako sarrera irekia da edukiera bete arte.

Hilerrian konponketak

Azken asteetan hilerriko euste-horman konponketak egin ditu Amezketako udalak egonkortasuna emateko. Izan ere, inguruan hazitako zuhaitz eta landareen mantenimendua egiten bazen ere, hauen sustraiek eta enborrek pareta mugitzera iritsi ziren urteen poderioz.

Horma zaharra kendu ondoren, bertan hazitako zuhaixkak ere deuseztatu ziren eremua saneatzeko. Era berean, pareta berriari ura dreinatzeko sistema egin zaio. Gainera, nitxoen eta pareta berriaren arteko tartea irekita utzi dute udal-langileak bertara sartzea ahalbidetu eta etorkizunean berriro arazo bera ekiditeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad