Borrar
Felix Belauntzaranek epaitu zituen paellak.
Berrobi: Giro onean ospatu zuten koadrillen bazkaria Berrobin
Berrobi

Giro onean ospatu zuten koadrillen bazkaria Berrobin

YARZA

BERROBI.

Domingo, 28 de agosto 2022, 00:04

Atzo Besamotza erraldoi eta buruhandien konpartsaren eskutik hasi zuten eguna Berrobiko jaiek. Villabonako taldeak herrian zehar kalejira egin zuen eta gaztetxoek ederki pasa zuten buruhandiekin jolasean. Jarraian, bertso-cocktaila egin zen, eta bazkalordura bitartean paella-lehiaketa antolatu zen. Talde ugari animatu ziren eskolako aterpean paellak prestatzera. Tamaina eta osagai ezberdinekin eginak, Felix Belauntzaran sukaldariak dastatu zituen banan-banan. Lehenengo saria Mirian Saldiasentzat izan zen, bigarrena Juanjo Odriozolarentzat. Ondoren, familia eta lagun-talde bakoitzak prestatutako paella bazkaldu zuen.

Gaur goizeko 9:00etan diana joko da eta 11:00etan meza egongo da. Bukaeran, herriko dantzariek dantzatuko dute. Eguerdian, pentatloi erakustaldia egingo da. Arratsaldean, 18:00etan Los Tenampas mariatxi taldeak emanaldia eskainiko du. Iluntzean, zahagi-ardoa egingo da La Otra Calle taldeak girotua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro onean ospatu zuten koadrillen bazkaria Berrobin