Orendain
Haur eta adinekoek jolasak elkarbanatuko dituzte osteguneanOrendain
Haur eta adinekoek jolasak elkarbanatuko dituzte osteguneanOrendain
Viernes, 24 de enero 2025, 20:01
Belaunaldien arteko harremanak bultzatze aldera, saio berezia egingo da datorren ostegunean, urtarrilaren 30ean. Adinekoen topagunea egingo da arratsaldean. Lehenengo Ostatuan elkartuko dira elkarrekin meriendatzeko eta, ondoren, ludotekara bisita egingo dute. Bertan, beraien haurtzaroko hainbat jolas erakutsiko dizkiete herriko haur eta gaztetxoei eta elkarrekin jolastuko dute.
Publicidad
Bestalde, aste honetan urteko kultur programazioa prestatzeko bi bilera egingo dira. Asteartean, Kultur Batzordearen saioa egongo da aurtengo egitaraua prestatzeko. Bilera udaletxean egingo da, 17:30ean. Bertan 2025eko hileroko kultur agenda antolatu eta koordinatuko da. Bilera irekia da eta, beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzea beraien proposamenak egiteko.
Era berean, datorren ostegunean, hilaren 30ean, herriko festak prestatzen hasteko lehen bilera egingo du Orendaingo Festa Batzordeak 17:30ean udal liburutegian. Hau ere bilera irekia izango da eta edozein herritarrek egin ahal izango ditu herriko jaietako ekitaldiak antolatzeko proposamenak. Batzordeak, bereziki, herriko gazteak gerturatu eta ideiak elkarbanatzera gonbidatzen ditu.
Ohitura den bezala, sagardotegira irteera antolatu da aurten ere. Otsailaren 8an, larunbatarekin, egingo da bazkaria Tolosako Isastegi sagardotegian. Joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute Ostatuan dagoen zerrendan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.