Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Herritar ugarik prestatu zituzten paellak. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Zaldibia: Haur zein helduek ederki pasa dute Zaldibiako jaietan
Zaldibia

Haur zein helduek ederki pasa dute Zaldibiako jaietan

YARZA

ZALDIBIA.

Martes, 11 de octubre 2022, 00:06

Santa Fe jaien baitan, haur zein helduek ondo pasatzeko aukera izan dute orain arte antolatutako ekitaldietan. Haurrek eta gaztetxoek ederki pasa zuten euskal mitologian oinarritutako jokoetan. Jokai taldearen eskutik, pertsonaia ezberdinen istorioetatik abiatuta sorturako joko kooperatiboetan aritu ziren goiz guztian, sormena eta elkarlana landuz.

Gainera, herriko trikitilarien eta Oihana Iguaran eta Iñigo bertsolarien kalejira egon zen herrian zehar, eta arratsaldean bingo herrikoia antolatu zen. Pilota ere izan zen atzoko egitarauaren baitan, eta arratsaldean pilotari gazteak zein afizionatu mailakoen partidez gozatzeko aukera izan zuten zaletuek.

Bestalde, Pancho Balbuena mariatxiak kontzertua eskaini zuen plazan. Herritarrek mexikar doinuez gozatzen zuten bitartean, frontoi inguruetan bazkarirako paellak prestatu zituzten. Talde ugarik parte hartu zuten paella-jatean eta ondoren kantaldi herrikoia izan zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur zein helduek ederki pasa dute Zaldibiako jaietan