Borrar
Ehiz-postua. M. BERASATEGI
Zegama: Hego haizea, ehiz-postuak eta eskopetak prest; usoak falta
Zegama

Hego haizea, ehiz-postuak eta eskopetak prest; usoak falta

Aurtengo zozketa antolaketa berria jendeak begi onez hartu du

MIKEL BERASATEGI

Sábado, 29 de octubre 2022, 00:06

Urriaren erdialdera abiatu zuten aurtengo ehiz denboraldia ehiztariek. Karraztarro ehiz elkarteko lehendakari den Denis Perez Apaolazak, esan digunez, «aurtengo denboraldiak ere aurreko urtetakoen antza hartu du. Gu postuan zain eta usoak falta. Honez gain, etortzen direnen artean, uso banda asko altura handian pasatzen dira eta zaila zaigu botatzea. Espero dugu denboraldiaren bigarren zatiak beste itxura bat hartzea».

Honez gain, aurten estreinatu duten zozketa antolaketa berriari buruzko iritzia ere eman du. «Egunero egin ordez, astean bitan (astelehen eta ostiraletan) egitea, guztiontzat hobe dela uste dugu. Orokorrean, jendeak begi onez hartu du erabakia».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hego haizea, ehiz-postuak eta eskopetak prest; usoak falta