J
on Irastorza gaintzarrak argi dauka: Gaintza da bere etxea eta bertan bizi nahi du betirako. Herri txiki honek eskaintzen duen ingurune natural apartak eta lasaitasunak betetzen dute Jonen bizitza, nahiz eta, aitortu bezala, ez diren dena erraztasunak.
Publicidad
Irastorzaren hitzetan, Gaintza ez da edonolako herria. «Natura maite dut, eta hemen ingurugiro apartaz gozatzeko aukera dugu. Lasai bizitzeko aukera ematen dit eta deskonektatzen laguntzen dit. Horrelako ezaugarriak dituen herri bakarra dela uste dut, eta egia esan, oso pozik bizi naiz hemen, hori da gure altxorra».
Ehizazale eta mendizale amorratua denez, Gaintzako inguruak aukera amaigabeak eskaintzen dizkio bere zaletasunetan aritzeko. «Oilagorretan eta usoetan ibiltzen naiz. Gainera, perretxikoak biltzeko txoko bikainak ditugu, eta mendian paseoak egiteko aukera zabala eskaintzen dit herriak». Hori bai, Gaintza herri txikia izanik, Jonek dio astean zehar giro handirik ez dela izaten. «Bakoitzak bere bizitza egiten du. Ikasketak edo lana amaituta, bakoitza berean aritzen da astean zehar, beste edonon bezala».
Hala ere, asteburuetan eta bereziki jaietan, gazteen artean elkarlana nagusitzen dela azpimarratzen du. «Herriko jaiak edo ospakizun bereziak gerturatzen direnean, iniziatiba handia dugu. Gazteen aisialdi taldeak Udalarekin elkarlanean jarduten du, eta kontzertuak, bazkariak eta bestelako ekintzak antolatzen ditugu. Giroa pizteko ezinbestekoak dira horrelako ekintzak».
Gaintzan bizitzen jarraitzeko grina argia du Jonek, baina ez du ezkutatzen horrek dakarren zailtasuna. «Etxebizitza bat eskuratzea oso zaila da hemen. Gutxi eraikitzen dira, eta daudenak, askotan, beteta edo egoera txarrean daude. Gazte asko inguruko herri handiagoetara mugitu dira, baina hemen bizi nahi dugunok lanean jarraitzen dugu Gaintzan bizi ahal izateko».
Publicidad
Irastorzak Beasaingo La Salle ikastetxean egiten du lan, heziketa bereziko irakasle moduan, eta nahiz eta kotxea beharrezkoa duen egunerokotasunean, horrek ez dio bizimodua oztopatzen. «Egunero 10-15 minutu autoz egiten ditut lanera joateko, baina ez zait esfortzu handia iruditzen. Badakit non bizi naizen, eta harro nago bertakoa izateaz».
Jonek argi du Gaintza bizirik mantentzeko ezinbestekoa dela herritar guztien inplikazioa. «Azken urteetako belaunaldi aldaketak eta Udalak herritarren iritziak entzuteak lagundu dute herria bizirik mantentzen. Hala ere, ezin gara gelditu. Gure nahi eta beharretara egokitzen jarraitu behar dugu herrian gustura bizitzeko», gogoratzen du.
Publicidad
Egungo erronkei aurre egiteko determinazioarekin, Jon Irastorzak etorkizun oparo bat irudikatzen du bere herriarentzat, lanarekin eta elkarlanarekin Gaintzako bizitzak eskaintzen duen magia mantentzeko. «Bidea badakigu zein den, baina herritar guztien inplikazioa beharrezkoa da Gaintza garatzen jarraitu eta herri bizirik mantentzeko».
- – Nola deskribatuko zenuke herria?
– Giro lasaiaz eta naturaz inguratutako herri polit bat dela esango nuke.
- – Zer da Gaintzatik gehien gustatzen zaizuna?
– Adin ezberdinetako bizilagunek gure artean dugun harreman berezia.
- – Eta gutxien?
– Bizilagun gazteentzako dagoen baliabide eskasia hainbat arlotan.
- – Gaintzan txoko kuttunik ba al duzu?
– Niretzat, txoko berezienetako bat San Martingo ermitan eta bertatik parajea behatzeko dagoen txokoan kokatzen da, herriko puntu altuenetakoa da eta ikusgarria da bertako bista.
(42-88)
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.