Ataun
Hiru ibilbide ezberdin aukeran Ataunen antolatutako XI. mendi ibilaldianSecciones
Servicios
Destacamos
Ataun
Hiru ibilbide ezberdin aukeran Ataunen antolatutako XI. mendi ibilaldianAtaun Kirol Elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 7an, igandea, hiru mendi-ibilaldi burutuko ditu Ataundik abiatuta. Bata, luzea; bigarrena, tartekoa eta hirugarrena, motza. Hiru mendi-ibilaldiak San Martingo Auzoeta kiroldegitik abiatuko dira eta bakoitzak ibilbide bat beteko du. Jentilen Bideetatik Iraupen Luzeko ibilaldia izenez ezaguna da, eta aurten ospatzen dena, probaren XI. edizioa izango da jada. Ataun inguruko mendietan burutzen diren ibilaldi hauen helburua «natura dastatuu, oinezkotasuna bultzatu eta korrika eta apustu-kutsua baztertzea da» azaltzen dute antolatzaileek.
Ataun kirol elkarteak bi urteren behin antolatzen dituen mendi-ibilaldiak, orain dela bi urte ezin izan ziren ospatu, momentu hartan bizi genuen pandemia zela medio. Hau kontuan izanda, ospatutako azken mendi-ibilaldietaz hitz egiteko, 2019an antolatu zirenetara jo beharko litzateke. Antzolatzaileak gogotsu daude herrian bizi ohi zen giroaz berriro ere gozatu ahal izateko.
Azken urteotan txapelketa eta lehiakortasuna beste maila batera eraman dira, eta mendira ere iritsi da aldaketa hori. Mendi inguruetan burutzen diren lasterketak gero eta errazago aurkitu ahal dira herri orotan, eta martxa ataundarrak lehiakortasun horretatik aldendu nahi du.
Horregatik, parte hartzaileek, hiru ibilbide ezberdinen artean hautatzeko aukera izango dute, haien prestakuntza eta gogoa kontuan hartuz. Ibilaldi luzean parte hartu nahi duten mendizaleak goizeko 06:30ean abiatuko dira Auzoeta kiroldegitik. 'Atauni buelta' izenez ezagutzen den ibilbidea (48 km) betetzeko, 9-11 ordu inguru behar izaten dituzte normalean.
Tarteko ibilaldikoak berriz, goizeko 08:00etan abiatuko dira kiroldegitik. Ibilbidea 21 kilometroa izango da eta mendizaleek 4,5-5 ordu inguru beharko dituzte. Bi ibilaldi horiez gain, aurten lehendabiziko aldiz, hirugarren bat burutuko da, 10-12 kilometrokoa. Aurreko bi ibilaldiak bezala, hau ere Auzoeta kiroldegitik abiatuko da. Ibilbideko lehen zatia, tarteko ibilaldiaren berbera da.
Ibilbide motza, eskolako ume eta beren familientzat egokia izango delakoan sortu dute. Ibilaldi luze edota tartekoan parte hartu behar dutenek 10 euro ordaindu behar dute; motzekoek berriz, ez dute ezer ordainduko. Orain dela 4 urte bi ibilaldietan 430 mendizalek parte hartu zuten, eta aurten kopuru hori gainditzea espero dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.