Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Aurten, 10-12 km-ko ibilbidea gehitu dute, ume eta familientzat ibilbidea egokituz. DV

Ataun

Hiru ibilbide ezberdin aukeran Ataunen antolatutako XI. mendi ibilaldian

Lehiakortasuna eta txapelketak alde batera utzita, mendiaz eta inguruaz gozatzeko ekitaldia egingo da maiatzean

Jueves, 13 de abril 2023, 19:34

Ataun Kirol Elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 7an, igandea, hiru mendi-ibilaldi burutuko ditu Ataundik abiatuta. Bata, luzea; bigarrena, tartekoa eta hirugarrena, motza. Hiru mendi-ibilaldiak San Martingo Auzoeta kiroldegitik abiatuko dira eta bakoitzak ibilbide bat beteko du. Jentilen Bideetatik Iraupen Luzeko ibilaldia izenez ezaguna da, eta aurten ospatzen dena, probaren XI. edizioa izango da jada. Ataun inguruko mendietan burutzen diren ibilaldi hauen helburua «natura dastatuu, oinezkotasuna bultzatu eta korrika eta apustu-kutsua baztertzea da» azaltzen dute antolatzaileek.

Publicidad

Ataun kirol elkarteak bi urteren behin antolatzen dituen mendi-ibilaldiak, orain dela bi urte ezin izan ziren ospatu, momentu hartan bizi genuen pandemia zela medio. Hau kontuan izanda, ospatutako azken mendi-ibilaldietaz hitz egiteko, 2019an antolatu zirenetara jo beharko litzateke. Antzolatzaileak gogotsu daude herrian bizi ohi zen giroaz berriro ere gozatu ahal izateko.

Hiru distantzia, denon gustura

Azken urteotan txapelketa eta lehiakortasuna beste maila batera eraman dira, eta mendira ere iritsi da aldaketa hori. Mendi inguruetan burutzen diren lasterketak gero eta errazago aurkitu ahal dira herri orotan, eta martxa ataundarrak lehiakortasun horretatik aldendu nahi du.

Horregatik, parte hartzaileek, hiru ibilbide ezberdinen artean hautatzeko aukera izango dute, haien prestakuntza eta gogoa kontuan hartuz. Ibilaldi luzean parte hartu nahi duten mendizaleak goizeko 06:30ean abiatuko dira Auzoeta kiroldegitik. 'Atauni buelta' izenez ezagutzen den ibilbidea (48 km) betetzeko, 9-11 ordu inguru behar izaten dituzte normalean.

Tarteko ibilaldikoak berriz, goizeko 08:00etan abiatuko dira kiroldegitik. Ibilbidea 21 kilometroa izango da eta mendizaleek 4,5-5 ordu inguru beharko dituzte. Bi ibilaldi horiez gain, aurten lehendabiziko aldiz, hirugarren bat burutuko da, 10-12 kilometrokoa. Aurreko bi ibilaldiak bezala, hau ere Auzoeta kiroldegitik abiatuko da. Ibilbideko lehen zatia, tarteko ibilaldiaren berbera da.

Publicidad

Ibilbide motza, eskolako ume eta beren familientzat egokia izango delakoan sortu dute. Ibilaldi luze edota tartekoan parte hartu behar dutenek 10 euro ordaindu behar dute; motzekoek berriz, ez dute ezer ordainduko. Orain dela 4 urte bi ibilaldietan 430 mendizalek parte hartu zuten, eta aurten kopuru hori gainditzea espero dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad