Tolosa Goierri
Ia 11.000 izen emate maiatzaren 25ean jokatuko den Zegama-AizkorrirakoTolosa Goierri
Ia 11.000 izen emate maiatzaren 25ean jokatuko den Zegama-AizkorrirakoJ. Z.
zegama.
Martes, 21 de enero 2025, 20:03
Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioak marka berri bat ezarri du: aurreizen-emate epea zabaldu zenetik, jada 10.000 mendi lasterkarik eman dute izena, atzoko egunera arte, 10.785 izen-emate jasota. Hainbat urtez mendiko lasterketen artean ospea irabaziz, lasterketak erakutsi du mundu mailako erreferente bat izaten jarraitzen duela edizioak pasa ahala.
Publicidad
Gainera, antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute datorren astelehenean hasiko dela XI. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalaren eta XIV. Zegama-Aizkorri Junior Trail-aren aurreizen-emate epea. Proba hauek, maratoi ospetsuarekin batera, gero eta zale eta parte-hartzaile gehiago erakartzen dituzte, eta mundu mailako korrikalari ezberdinak biltzen dituzte, nahiz eta proba nagusia ez izan.
Maiatzaren 25ean jokatuko den lasterketak (maratoia eta junior trail-a), ohi bezala, natura eta mendiko erronka gogorra uztartzen ditu, Aizkorriinguruko mendilerroetan barrena. Mendizale eta kirolarien festa bilakatuta, lasterketa ez da soilik probako korrikalarientzat, baita ikusleentzat ere esperientzia paregabea da. Zegama-Aizkorriko XXIV. edizioko aurre izen-emateen zozketa, datorren otsailaren 21ean burutuko dute antolatzaileek, eta bertan jakin ahalko da nortzuk diren aurtengo parte-hartzaileak. Kilometro bertikala ekainaren 23an jokatuko da, ostiralez, ohikoa den moduan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.