Borrar
Nekane Artola, Usue Sukia, Nerea Zumeaga eta Anartz Muxika. KILOMETROAK
Ibarra: Abian da Kilometroak eredu berria
Ibarra

Abian da Kilometroak eredu berria

El Diario Vasco

Ibarra.

Martes, 29 de marzo 2022, 23:01

Festa erraldoi eta bakarra atzean utzi, eta saretzean zein auzolanean jarri du azpimarra 2022ko Kilometroak ekimenak. Milimetroak da horren adibiderik garbiena. «Jai parte hartzaileagoa egitea eta egun batetik, urte osora salto egitea» dira Milimetroen helburu nagusia, esan zuen Kilometroak Kultur Elkarteko Nekane Artolak.

Tolosaldea eta Oarsoaldean ospatuko diren Milimetroak ekimena aurkeztu zuten atzo, Euskal Herriko Ikastolen Etxean. Bertan izan ziren Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko kidea, Orereta ikastolako Anartz Muxika, Villabonako Zubimusu ikastolako Nerea Zumeaga eta Ibarrako Uzturpe ikastolako Usue Sukia, Tolosako Laskorain ikastolako, Tolosako Inmakulada ikastolako, Anoeta eta Irurako ikastoletako, eta Haurtzaro eta Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkariekin batera. Nekane Artola izan zen hitza hartzen lehena, eta esan zuen 2022ko Kilometroen antolaketa Ibarrako Uzturpe ikastolak hartu duela, «egitarau oparoa izango du urtean zehar eta urriaren 2an ospatuko dugun azken festarekin emango diogu ekitaldiari amaiera».

Kilometroak jaiak eredu berri batean sinesten duela esan zuen eta bide horretan kokatzen dutela Milimetroak. Gogoratu zuen duela bi urte zirela hastekoak eredu berriarekin, Zubimusu ikastolarekin batera. «Baina azken bi urteotako egoerak zaildu egin ditu asmo horiek eta ezin izan dugu eredu berriaren garapena nahiko genukeen moduan gauzatu. Hala ere, egin diogu keinu bat azken bi ekitaldietan». 2022ko Kilometroek emango dute beraz, eredu berrian sakontzeko aukera.

Zer da Milimetroak?

Eredu berri horretan kokatzen da Milimetroak, eta Oarsoaldean eta Tolosaldea egingo dira; apirilaren 26an eta maiatzaren 20an, hurrenez hurren. Eredu berriaren ezaugarrien artean ondorengoak aipatu zituen Artolak: «Jai parte hartzaileagoa egitea; ikastola batetik ikastola guztietara salto egingo duena eta herritik atera eta Gipuzkoara hedatuko dena, baita Euskal Herrira ere. Eta egun batetik urte osora zabalduko dena; komunitate osoaren parte hartzea sustatuko duena, bereziki ikasleena. Era berean, ikastolek berezko duten kultur sorkuntzari plazak eskainiko dizkie, besteak beste».

Milimetroak, esan bezala, eskualdeka antolatuko dira eta aurten Oarsoaldearen eta Tolosaldearen txanda izango da. «Datozen urteetan eskualde gehiagoetara heltzea da gure asmoa, pixkanaka Gipuzkoako ikastolen ekarpen hau lurralde osora zabaldu dadin». Ekimenaren helburua da hainbat ekintzaren bitartez ikastola desberdinen komunitateak harremanetan jartzea, horien parte hartze erreala sustatzea eta euskarari espazio berriak eskaintzea kultur adierazpide desberdinen bidez, ahalik eta modu ludikoenean.

Kilometroak 2022ko erronkak

Aurten Ibarrako Uzturpe ikastolak du Kilometroak antolatzeko ardura Irribarra lelopean, eta bertako zuzendariak, Usue Sukiak, ekimenak ikastolako ildo eta balioekin bat egiten duela gogoratu du. «Hiru erronka edo helburu ditugu aurrean. Eredu berriarekin jarraituz urte osoko plangintza zabala egin eta eguna bera birdiseinatzea; bertakoa zaintzea, erakustea eta balioan jartzea; eta harreman horien sendotzen bideak kulturartekotasuna azpimarratu eta balioan jartzea, Ibarran bertan ditugun hainbat jatorritako familien kultura, ohitura eta bizipenak ezagutuz eta partekatuz». Nola ez, euskara eta euskal kultura balioan jarri eta plaza bat eskaintzen jarraitu nahi dutela gaineratu zuen Sukiak, «Euskal Herrian eta munduak euskararen alde Irribarra eginaz».

Tolosaldeko Milimetroak gai honen inguruan egingo dute: naziotasuna aurrez-aurreko elkar ezagutzaren bidetik. Gaia hori izanda eskualdeko ikasleen arteko harremana eta elkar ezagutza sustatuko dituzte eta keinu egingo diote Euskal Herrian antolatzen diren ikastolen aldeko beste lau jaiei (Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats). LH6 ikasleen arteko topaketak egingo dituzte online eta eskualdeko ikastolen kasuan aurrez aurre, Ibarran bertan. Ibarrako ikastolako ikasleek anfitrioi lanak egingo dituzte eta Uzturpe ikastolak abiarazitako Infinitu Irribarra ekimena baliatuko dute horretarako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da Kilometroak eredu berria