Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Alurr dantza taldearen bideo emanaldiak izango dira ostiralean

El Diario Vasco

Ibarra.

Domingo, 25 de abril 2021, 00:37

Covid-19aren testuinguruak asko oztopatu du kulturaren hedapena. Kultur sortzaileok argi dugun arren kultura segurua dela, asko dira artearen esposizio zein eskaintza egin ahal izateko trabak. Bergogoratu behar dugu ere Alurren 25. urteurrena konfinamenduak bete-betean harrapatu zuela eta aurrerantzean emanaldiak egiten saiatu arren beti amaitu behar izan dugula atzera pauso bat egiten. Dantza talde batek ordea ez du helburutzat soilik eskaintza kulturala egitea. Edota hobe esanda, dantza talde batek ez du oholtzara begira egiten lana. Komunitatea da, lagunartea; hori izanik bereziki aurten hartu duen papera, eta zeinen garrantzitsua.

Entseguekin ere arazoak izan arren, hasieratik genuen argi taldekideak zaindu nahi genituela: osasunak eta ongizateak asko baitauka talde pertenentziatik eta pairatzen gabiltzan errealitate gordin honetatik musika apur batekin apur bat aldentzetik. Elkarrekin irri egin, distantziaren jolasean elkarrekin dantzatu, izerdia bota eta etxera itzultzean bizipoz dosia partekatu. Ilusioa ere garrantzitsua da, lau paretetaik ateratzea... Horregatik, Dantzaren nazioarteko eguna dela eta, Alurr Dantza Taldeak, Dantzaren astea ospatuko du. Aurreko astean haur eta gazteek euren dantzako jantziak jantzi eta kalera atera ziren: ez zen emanaldi bat, ilusio iturri bat zen. Astea amaitzeko ostiralean, Alurren 25. urteurrenerako prestatua zuten bideo-proiek-zioa egingo da. Bideo-proiekzio hau, historikoki Alurren parte hartu dutenen kontaketak izango dira. Bost saio egingo dira eta denak kultur etxean izango dira: 16:00, 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alurr dantza taldearen bideo emanaldiak izango dira ostiralean