'Itsas lapurrak' emanaldia eskaini dute Zizukilgo festetan Alurr dantza taldeko kideek. Ibarran ere izango dira. ALUR

Alurr dantza taldearen saioa hilaren 26an Ibarran

San Bartolome jaiak abuztuaren 22tik irailaren 3ra ospatuko dira eta bertan izango dira herriko dantza taldeko kideak

Miércoles, 17 de agosto 2022, 23:54

Ibarrako San Bartolome jaiak abuztuaren 22tik iraialen 3ra ospatuko dira. Dagoeneko argitaratu dute egun horietarako egitaraua. Ekitaldi ugari eta desberdinak prest dituzte jai egunetan Ibarrako lagunek eta bertaratzen direnek primeran pasatu dezaten.

Publicidad

Lehen egunean, hilaren 22an, eguerdiko 12:00etan, jaien hasiera izango da. Alurr dantza taldeko kideek protagonista izango dira jaien hasierako, Uzturpe ikastolakoekin batera, surziria pizteko ohorea egokitu baitzaie aurtengoan. Eguerdiko 12:00etan izango da hori udaletxeko balkoiatik.

Alurr dantza taldeko kideak pozik agertzen ziren aukera hori izan dutelako herriko jaietan. Egun hauetan nahiko lanpetuta dabiltza izan ere euren azken saioa eskaintzen ari dira Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan. Emanaldiaren izena 'Itsas lapurrak' da. «Euskaldunok an-tzinatik itsaroarekin dugun loturan oinarritutako espresioak har-tzen ditu bere baitan dantza bidez antzeztutako emanaldi honetan» azaltzenz igun Saioa Etxegiak. «Zaldibian estreinatu genuen emanaldi honek beste zenbait geldialdi izan ditu Euskal Herriko beste herri batzuetan (Cendea de Olza, Makea, Olazti, Lekeitio, Olazti, Zizurkil...)».

Ibarrako festetan ere eskainiko dute Alurr dantza taldeko saioa hilaren 26an, gaueko 22:45ean Emeterio Arresen. «Herrian bertan izanik, atmosfera landuago eta bereziago bat sortzekotan gara».

Ekitaldi ugari

Ibarrako jaiak hilaren 22an, datorren astelehenean hasiko dira. Egun horretan, gaueko 22:30ean, San Bartolome zozketa egingo da Sendi-Ekintza elkartearen eskutik, San Bartolome plazan. Antolatutako ekitaldien artean, La Excavadora, Gozategi eta Puro Relajo taldeen emanaldia, Andoni Oilokiegi abeslariaren saioa izango dira. Amets Arzallus, Haritz Mujika, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsolariak ere Ibarran izango dira festetan. Herri kirolak ez dira faltako eta umeentzako hitzorduak ere prest dituzte. Hilaren 3an berriz, Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XL. San Bartolome saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik jokatuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad