Joan den astean bukatu zuen aurtengo kurtsoa Auzoko egitasmoak, hain zuzen, uztailaren 2an egin zuten ikasturte-amaiera ospatzeko festa. Euskaltzaleen Topagunetik sortu zen ekimena eta, urtero moduan, martxan izango da datorren ikasturtean ere.
Publicidad
Auzoko ekimenak helburu du herrian dauden kultura zein hizkuntza ezberdinak aintzat hartzea eta elkar ezagutzea; betiere euskara eta euskal kultura izanik abiapuntu eta guztien arteko lotura. Hori horrela, hiru xede nagusi ditu: batetik, euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzea; bestetik, herritarrak herriko hizkuntza-aniztasunaz jabetzea; eta, azkenik, hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea.
Hiru helburu nagusiez gain, zeharkako helburuak ere ezin dira ahaztu, besteak beste, sustatzea herritarren parte-hartze publiko eta aktiboa, euskararen eta gure herrietan bizi diren gainerako hizkuntzen arteko zubiak eraikitzea, eta euskal hiztunak ohartaraztea euskarari eustearen eta erabiltzearen garrantziaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.