Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Bi asteko etenaldiaren ondoren, Lauburu txapelketara bueltan

Konfinamenduaren ondoren jakitun dira lehiaketa erritmoa galdu dela baina garaipena lortu nahi dute gaur

El Diario Vasco

ibarrA.

Sábado, 24 de abril 2021, 00:09

Lauburu Ibarra Mahala Inter Yesos Castaño taldearen aurka arituko da gaur 17:00etan Belabietan. Covid19-ak eragindako hainbat positiboren ondorioz bi asteko etenaldia egin ondoren, ibartarrak erabat osatu dira eta hasia zuten bide polit horri berriro ekiteko gogoz daude.

Modu horretara, aste honetan bertan hasi dira berriz ere entrenatzen. Konfinamenduak kolpe gogorra ekarri duen arren, Arevalok azaldu du «oso ondo» entrenatu ahal izan dutela, baina, era berean, jakitun direla lehiaketako erritmoa zertxobait galdu dela.

Aurkariari dagokionez, zazpigarren postuan dago gaur egun. Azken asteetan, 15 metroko zonakako defentsa itxia eta pista osoko banakako defentsa egiten ari dira. Bestalde, erasoari dagokionez, Aitorrek azaldu duenez, «bertikaltasun handiko taldea da eta ez du ia prestakuntzarik behar aurkariaren atera iristeko». Hala ere, asturiarren bertuteek «planteamendu desberdinak garatu eta talde bezala hazten jarraitzeko» balioko dutela gaineratu du, eta hori, azken finean, mutilek «kirol honetatik aberasten jarraitzeko» behar duten zerbait dela.

Hortaz, hainbat eszenatokiri aurre egin beharko dietela jakinda prestatu dute topaketa. Lau partida falta dira denboraldia amaitzeko eta badakite estutu egin behar dutela Espainiako Txapelketara egoera onean iristeko. Horrekin batera, gaurko neurketa proba ona izango da euren egoera neurtzeko. Partida zuzenean jarraitzeko aukera izango da YouTubeko gure kanaletik (Lauburu K.E Komunikazioa).

Bide mozketa

Euskal Herria eta Jesus Guridi kaleak batzen dituen lotunea eten egingo dute datorren asteartean. Gipuzkoako Urak saneamendu-hodiak berritzen arituko dira, eta lan horiek direla medio, zebra-bidea moztuta egongo da hainbat egunez.

Lanek iraun bitartean, ordezko bidea prestatuko da Euskal Herria kalera joateko: semaforoak jarriko dira Julian Gayarre eta Argindegi kalean, horrela, bi norazkoko kaleak izango dira; eta Euskal Herria kaleko sartu-irtenak egiteko Laboral Kutxa bulego pareko bide-gurutzea erabiliko da Jesus Guridiko lotunea erabili beharrean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi asteko etenaldiaren ondoren, Lauburu txapelketara bueltan