Patxi Lago eta Jesús Orcajoren pintxo irabazlea.

Ibarra

Aukera paregabea Ibarrako azokan

Abereen erakusketa, taillerretako ikasleen lanak, eta gilda eta pintxo lehiaketak ere izan ziren

Amaia Núñez

Ibarra.

Martes, 19 de septiembre 2023, 21:12

Eguraldia lagun, giro ederra izan zen igande goiz guztian Hauspoa elkarteak antolatutako Azoka Berezian. Aurten Ibarrako hainbat gunetara zabaldu zen feriagunea eta jende ugari egon zen batetik bestera. Gune nagusia Emeterio Arrese plazan egon zen. Bertan egin zen Elikadura eta Artisautza Azoka hogeita hamar postu baina gehiagorekin.

Publicidad

Oinetakoak, eztia, gazta, bitxigintza, oihalezko osagarriak, liburuak, xaboi eta ukenduak, ogia eta gozoak... denetarik erosi ahal izan zuten plazara gerturatu zirenek. Gainera, Uzturpe ikastolakoen eskutik taloak eta dastatzeko aukera egon zen, eta Xepla elkartekoek piparra freskoak erreta eta txorizo pintxoak eskaini zituzten. Plazan, berriz, abereen erakusketak haur eta gaztetxo ugari erakarri zituen goiz guztian zehar.

Bestalde, Ibarrako Piparra oinarri zuten pintxo eta gilda lehiaketak antolatu ziren Erraketistak frontoian. Gipuzkoa zein Bizkaiko hainbat elkarteetako ordezkariek parte hartu zuten bertan, sormen handiko lanak prestatuz. Horrela, XVII Lehiaketa Gastronomikoan Pintxo hoberenaren saria Loiolatarra elkarteko Patxi Lagok eta Jesús Orcajok lortu zuten, azken unean aurkeztutako platerarekin. Bigarren Xepla elkarteko Alberto Zubelzu eta Carlos Arechaga eta, hirugarren, Azeri elkarteko Mikel Larrarte.

Ibarrako piparraren V. Gilda txapelketan, Donostiako Real Club de Tennis elkarteko Maria Garcia eta Begoña Alonsok irabazi zuten; bigarren Xepla elkarteko Alberto Zubelzu eta Carlos Arechaga eta, hirugarren, Ondarruko Bar Cantabricoko Pantxo Bedialauneta eta Eneko Etxeberria.

Era berean, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak antolatuta Tolosaldeko XXV. Ezti lehiaketa ospatu zen. Horretan, Luis Nazabal izan zen irabazlea, Xabier Artola bigarren eta Ibai Ormaetxea hirugarren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad