Borrar

Ibarra

Auzoko egitasmoak boluntario euskaldunak behar ditu saioetan parte hartzeko

A. NÚÑEZ

ibarra.

Viernes, 17 de marzo 2023, 21:47

Ibarran jatorri ezberdinetako herritarrak bizi dira eta kulturen arteko zubia eraikitzeko helburuarekin, Auzoko egitasmoa du Galtzaundi Euskara elkartea. Helburua Ibarrara etorri berri diren herritarrei euskal kultura ezagutaraztea eta bi kulturen arteko zubia eraikitzea.

Auzoko egitasmoko kideak ostegunero elkartzen dira, alde batetik, Ibarrako zenbait boluntario; eta, bestetik, denbora gutxi daramaten hainbat bizilagun, jatorri kultural ezberdinetakoak. Gaur egun dozena bat lagunek parte hartzen dute Auzokon eta horiekin beste lauzpabost ibartar ere elkartzen dira. Parte hartzea guztiz aberasgarria dela onartzen dute, beste kulturetatik ikasten dute, migratzaileek izaten dituzten zailtasunez ohartzen dira, aurreiritziak alboratzen dituzte, eta ibartar berriak ezagutzen dituzte.

Ostegunero elkartzen dira 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxean, eta hemendik aurrera hilabetean behin elkarte gastronomiko batean ere bai, nork bere herrialdeko jakiak prestatuz elkar hobeto ezagutzeko asmoz. Harrera sozial horretan lagunduko duten boluntario euskaldunak falta dira. Horregatik, noizean behin parte hartu nahi izango luketen ibartarrak egitasmoan izena eman dezakete 688 738 417 zenbakira deitu edo idatzita, edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaur egun Ibarran 4.200 biztanle baino gehiago dira, eta horietatik %11 beste estatu batean jaiotakoak dira; 450 herritar baino gehiago. Hainbat herrialdetatik etorritako bizilagunak dira, eta bakoitzak bere kultura ekarri du Ibarrara. «Pertsona horiek gure ohiturekin egiten dute topo. Ez da batere erraza bestelako ohitura batzuk izanik, Ibarrara etortzea eta hemengo funtzionamendura egokitzea. Auzokok euskal kulturaren berri ematen die, euskarazko lehen hitzak ikasten dituzte bertan; ez hori bakarrik, Ibarrako herritarrak eta kolektiboak ezagutzeko aukera ere eskaintzen zaie bertaratzen direnei, eta giro onean sozializatzen laguntzen zaie», azaltzen dute Galtzaunditik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzoko egitasmoak boluntario euskaldunak behar ditu saioetan parte hartzeko