Secciones
Servicios
Destacamos
Gaur, arratsaldeko 16:00etan, etxetik kanpo jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak Siero E.F.S talde asturiarraren aurka. Partida apirilaren 17an jokatu behar zen (bigarren itzuliko lehen jardunaldia), baina bertan behera utzi behar izan zuten, ibartarren artean egon ziren Covid-19 positiboengatik.
Aurkaria sailkapeneko azken postuan dago gaur egun. Horren harira, Arevalok adierazi du bigarren fasean puntu bakarra lortu duten arren, partidetan «oso ondo lehiatzen» jakin izan dutela. Gainera, Elorrietakoren aurkako partidan 2 eta 6-ko emaitza batekin galtzen joan arren, markagailuari buelta eman eta berdinketarekin amaitzea lortu zuten. Hori, gure entrenatzailearen ustetan, «garaipen bat bezala» sentitu zuten eta, seguraski, «konfiantza handitzeko» balio izango zien.
Defentsa-maila taktikoari begira, pista erdiko aldaketak egiten dituzte eta, pilotak atzera egiten duen bakoitzean, markak igotzen dituzte, lehen lerroan baloiak lapurtzeko asmoz. Bestalde, erasoari dagokionez, 3-1 sistema erabiltzen dute. Era berean, oso bertikalki jokatu arren, jokoa azkar berreraikitzeko gai dira, sistema ireki bat burutuz.
Talde moreari dagokionez, gogor entrenatu du aste osoan zehar eta, aurkariaren ezaugarriak aztertu ondoren, irabazteko eta ikuskizun polita eskaintzeko asmoz bidaiatuko dute.
Aitor Arevalok zuzentzen dituenei norgehiagoka hau eta beste bat besterik ez zaie geratzen denboraldi bikain hau amaitzeko eta, euren buruan, ahalegina eta inplikazioa erakustea besterik ez da sartzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.