![Azku eguna egingo dute larunbatean Azkue auzoko jaiak ospatzeko](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/11/08/88818166--1200x840.jpg)
Ibarra
Azku eguna egingo dute larunbatean Azkue auzoko jaiak ospatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Azku eguna egingo dute larunbatean Azkue auzoko jaiak ospatzekoBederatzigarren urtez jarraian, Azku eguna antolatu dute Azkue auzoan larunbat honetan, azaroaren 11n. Goizeko 11:00etan txupinazoak emango dio hasiera jaiari. Suziria biribilgunean botako dute eta segidan, bertako musikariekin kalejira egingo dute Azkuko plazarantz. Bertan, Gaztezulorekin batera haur jolas kooperatiboak ere antolatuko dira eta, 11:30ean, toka lehiaketa egongo da, baita pintxo-potea ere.
Jarraian, 14:00ak aldera auzoko bazkaria egingo da. Bazkarirako txartelak Azkue okindegian salgai daude jada, 12 eurotan, adintxikikoen kasuan 5 euroren truke. Prezioaren barnean, paella, ogia, edaria, postrea, kafea eta txupitoa daude. Hori bai, norberak bere platerak, kubiertoak eta edalontziak eraman behar ditu etxetik.
Arratsaldean, 16:00etan bingo saio herrikoia antolatuko dute, eta jarraian, gaztetxoentzako Tor magoaren ikuskizuna egongo da 17:30ean. Ondoren, iluntzeko 19:30ean DJ saioa Calde Selektah-rekin. Amaitzeko, 20:30etik aurrera, zezen suzkoa eta abar izango dira. Era berean, jaiaren bukaera eta garbiketa auzolanean egingo dute, ohitura den bezala.
Urriaren amaieran Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru-bilketa egin zuen Ibarran. Goiz osoan herriko bost lekutan egon ziren boluntarioak urriaren 28an. Elkartetik jakinarazi dutenez egun horretan 728,97 euro jaso zituztela ibartarren eskuzabaltasunari esker. Lortutako dirua ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzera zuzenduko dira besteak beste, baita pazienteei eta senideei laguntzeko programak aurrera eramatera, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egitera.
«Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, hori dela eta, diru-bilketa hauek ezinbestekoak dira ekimen guztiak mantendu ahal izateko», azpimarratu nahi izan dute elkartetik. «Urteko diru-bilketa, herritarrei elkartea hor dagoela eta pazienteei eta senideei laguntzen jarraitzen duela gogorarazteko ekimena da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.