Tor Magoa egongo da larunbat arratsaldean Azku egunean. A.NÚÑEZ

Ibarra

Azku eguna egingo dute larunbatean Azkue auzoko jaiak ospatzeko

Egun osoko egitaraua antolatu dute, herri-bazkariarekin

Martes, 7 de noviembre 2023, 21:36

Bederatzigarren urtez jarraian, Azku eguna antolatu dute Azkue auzoan larunbat honetan, azaroaren 11n. Goizeko 11:00etan txupinazoak emango dio hasiera jaiari. Suziria biribilgunean botako dute eta segidan, bertako musikariekin kalejira egingo dute Azkuko plazarantz. Bertan, Gaztezulorekin batera haur jolas kooperatiboak ere antolatuko dira eta, 11:30ean, toka lehiaketa egongo da, baita pintxo-potea ere.

Publicidad

Jarraian, 14:00ak aldera auzoko bazkaria egingo da. Bazkarirako txartelak Azkue okindegian salgai daude jada, 12 eurotan, adintxikikoen kasuan 5 euroren truke. Prezioaren barnean, paella, ogia, edaria, postrea, kafea eta txupitoa daude. Hori bai, norberak bere platerak, kubiertoak eta edalontziak eraman behar ditu etxetik.

Arratsaldean, 16:00etan bingo saio herrikoia antolatuko dute, eta jarraian, gaztetxoentzako Tor magoaren ikuskizuna egongo da 17:30ean. Ondoren, iluntzeko 19:30ean DJ saioa Calde Selektah-rekin. Amaitzeko, 20:30etik aurrera, zezen suzkoa eta abar izango dira. Era berean, jaiaren bukaera eta garbiketa auzolanean egingo dute, ohitura den bezala.

Minbiziaren aurkako bilketa

Urriaren amaieran Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru-bilketa egin zuen Ibarran. Goiz osoan herriko bost lekutan egon ziren boluntarioak urriaren 28an. Elkartetik jakinarazi dutenez egun horretan 728,97 euro jaso zituztela ibartarren eskuzabaltasunari esker. Lortutako dirua ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzera zuzenduko dira besteak beste, baita pazienteei eta senideei laguntzeko programak aurrera eramatera, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egitera.

«Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, hori dela eta, diru-bilketa hauek ezinbestekoak dira ekimen guztiak mantendu ahal izateko», azpimarratu nahi izan dute elkartetik. «Urteko diru-bilketa, herritarrei elkartea hor dagoela eta pazienteei eta senideei laguntzen jarraitzen duela gogorarazteko ekimena da».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad