Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
IBARRA

N1 azpikaldeko zutabean margotuko den muralaren irudia aukeratzeko bozketa

Udalak azpikontratatutako margolari baten laguntzarekin egingo du

El Diario Vasco

IBARRA.

Sábado, 17 de diciembre 2022, 00:33

Zerbitzuen sektoreak (Txikizkako merkataritza, Ostalaritza/Jatetxeak eta zerbitzu orokorrak) aldaketa handiak izan ditu azken urteotan. Merkataritza formula berrien eta erosteko zein kontsumitzeko ohitura berrien ondorioz, sektorea berrantolatzeko prozesu garrantzitsua gertatzen ari da lehia geroz eta handiagoa den sektorean.

Herriko merkataritza indartzeko eta merkataritza horren iraupena bermatzeko helburuarekin, Ibarrako Udala jarduketa multzo bat garatuz dator 2012an Ikei aholkularitzaren laguntzarekin egindako PERCO (Merkataritza Biziberritzeko Plana) egin zuenetik. Azterlan horretatik, besteak beste, turistikoki Ibarraren balio erantsia zabaltzea ondorioztatu zen; esaterako, herriko nortasunarekin loturiko irudia herri sarreran margotzearekin edota eraikitzearekin.

Piparrak historian zehar bilakaera garrantzitsua izan du Ibarran, herriaren ikur edo sinbolo bilakatzera iritsiz eta ibartarren nortasunarekiko atxikimendu bereizi ezina bihurtuz. Horregatik, produktu horrekin loturiko murala N1 bariante azpiko zutabean margotuko da.

Nola parte hartu?

Hiru bozetoen artean aukeraketa hori bozketa bidez egingo da. Irekia izango da, edonork bozkatu ahal izango du, abenduak 15 eta 22 bitartean.

Bozkatzeko bi aukera jarriko dira: online www.ibarra.eus helbidean edo presentzialki. Urna bana jarriko da udaletxean, kultur etxean, Laos ileapaindegian, Oramahai okindegian, Bikoitz arrandegian, Goxobin, Karlatzen eta Tarukutrakun.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco N1 azpikaldeko zutabean margotuko den muralaren irudia aukeratzeko bozketa